228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Akats zuzenketa, honako honen behin betiko onespenean: Udal Plan Orokorreko Hirigintza Araudi Orokorraren 83. artikuluaren aldaketa (Nekazaritzako biltegien ezaugarriak)

Akatsa atzemanik Udal Plan Orokorreko Hirigintza Araudi Orokorraren 83. artikuluaren aldaketaren (Nekazaritzako biltegien ezaugarriak) argitalpenean, zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

"Deierriko Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ordenantzaren 83. artikuluan (nekazaritzako biltegien ezaugarriei buruzkoa da artikulu hori). Ordenantza argitaratu zen 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Jendaurreko epea iragan denez gero haren aurka inork aurkeztu gabe alegaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onesten da Udal Plan Orokorreko eraikingintzari buruzko ordenantzaren 83. artikuluaren aldaketa.

Bat etorriz xedatuarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (haren bidez onesten da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), argitaratzen da aldaketa hori daukan hirigintza araudia."

Honela behar du:

"Deierriko Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ordenantzaren 83. artikuluan (nekazaritzako biltegien ezaugarriei buruzkoa da artikulu hori). Ordenantza argitaratu zen 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Jendaurreko epea iragan denez gero haren aurka inork aurkeztu gabe alegaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onesten da Udal Plan Orokorreko Hirigintza Araudi Orokorraren 83. artikuluaren aldaketa.

Bat etorriz xedatuarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (haren bidez onesten da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), argitaratzen da aldaketa hori daukan hirigintza araudia."

Aritzalan (Deierri), 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514487