228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Arau Subsidiarioen aldaketa, 9. poligonoko 260 (E) lurzatian. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehatuko determinazioetan, Gregorico SLU merkataritza-sozietateak sustatua, Aldaketa "Lehorreko nekazaritzako biltegien ezaugarriak" izeneko 4.3.2 atalari dagokio, eta 9. poligonoko 260 (E) lurzatia ukitzen du.

Espedientea jendaurrean jarri zen, legez xedaturiko moduan eta epean, behar zen iragarkia argitaratu ondotik 2025eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an, eta behin betiko onetsi zen 2025eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, agintzen da behin betiko onetsi aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarrean jarri eta publikoa izan dadin.

Miranda Argan, 2025eko urriaren 21ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2513734