228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzailearen plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

2025eko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an, argitaratu zen B mailako gizarte-hezitzailearen lanpostu bat betetzeko izendapen proposamena, epaimahaiak egina, Begoña Cestau Baraibar izangaiaren alde.

Aipatu izangaiak, deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako epearen barnean, deialdi horretan eskaturiko agiriak aurkeztu ditu, desgaitua edo gabetua ez izanaren zinpeko aitorpena egin du, baita aitortu ere Konstituzioari nahiz Nafarroako Foru Araubideari men eginen diela eta karguko eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdiaren 10.1 oinarriak ezartzen du aurreko izapideak bete ondoren, Mankomunitateko buruak, ebazpen bitartez, 9.2 oinarrian aipatutako izapideak bete dituen izangaia Sakanako Mankomunitateko langile izendatuko duela, Sakanako Mankomunitateko B mailako gizarte-hezitzailearen lanetan aritzeko.

Bestalde, 10.3 oinarriak dio izendatutako izangaiak karguaz jabetu beharko duela hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik aurrera.

Hori guztia dela eta, ebatzi dut:

Lehena.–Begoña Cestau Baraibar Sakanako Mankomunitateko B mailako gizarte-hezitzaile lanposturako lan-kontratudun finkoko langile izendatzea.

Bigarrena.–Interesdunari ebazpen hau jakinaraztea eta adieraztea bere lanpostuaz jabetu behar duela hilabeteko epean, ebazpen hau jasotzen duenetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lakuntzan, 2025eko urriaren 27an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2514063