228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, euskara itzultzaile aritzeko 2 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2025eko urriaren 29an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko 2 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko irailaren 15ean emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ekoan, argitaratu baitzen,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

–Onartutako izangaiak:

Bat bera ere ez.

–Baztertutako izangaiak:

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak:

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**5182***

MATEOS-APARICIO AZPITARTE, GABRIEL

2.–Agintzea ebazpen hau Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara eman dadila.

Ebazpen hau Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Iruñean, 2025eko urriaren 29an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2514358