228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Deialdia argitara eman zen 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an.

Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Milagroko Udalak, Alkatetzaren 2025eko azaroaren 3ko 2025-0605 zenbakiko ebazpenaren bidez, honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.–María del Mar Salvador Jaso Milagroko Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko (C maila).

Bigarrena.–Ebazpen hau izendatutako izangaiari jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epean jabetu beharko duela lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

Hirugarrena.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen egoitza elektronikoan argitaratzea.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2514359