1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
123/2025 FORU DEKRETUA, urriaren 29koa, zeinaren bidez Amaya Bengochea Carpena andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendari izendatzen baita.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko urriaren hogeita bederatzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Amaya Bengochea Carpena andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2025eko urriaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urriaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2514121