2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITURMENDI
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapen-proposamena
2025eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an, argitaratu zen deialdi bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko Iturmendiko Udalean. Hala, bat etorriz hautaprobetako epaimahaiak igorritako izendapen proposamenarekin eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.h) artikuluak aitortzen dizkidan eskudantziak,
EBATZI DUT:
Lehena.–Mikel Arenas Uriarteren alde egindako izendapen proposamena onestea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezan Iturmendiko Udalean funtzionarioen araubidean, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.
Bigarrena.–Interesdunari eskatzea deialdiaren 7.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkez ditzala. Horretarako, 15 egun natural izanen ditu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau interesdunari jakinaraz dakiola, aurreko apartatuan adierazitako ondorioekin, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Iturmendiko Udalaren web-orrian ere.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenean zuzenduko baitzaio arlo bereko epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iturmendin, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2514256