2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko atezain lanpostu bat, D mailakoa eta euskarazko B2 hizkuntza-eskakizuna duena. Izendapena
Irurtzungo alkateak, 2025eko azaroaren 4an, honako ebazpen hau eman zuen:
Alkatetzaren urriaren 14ko 262/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 10ean), atezain plaza bat (D maila), B2 euskara-eskakizunarekin, lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onartu ziren.
Alkatetzaren abenduaren 15eko 304/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen. Ebazpen hori 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an.
Alkatetzaren urtarrilaren 17ko 13/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 2koa) onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen, eta oposizioko lehen proba egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ziren.
Hautaprobak amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin betiko emaitzak onartu zituen, bai eta gainditu zutenen zerrenda ere, eta probak gainditu dituzten izangaietatik, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituenaren eta deialdiko lanpostuan sartzen denaren aldeko izendapen-proposamena egin zuen. Proposamen hori 2025eko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.
Eskatutako dokumentazioa epearen barruan aurkeztu ondoren, eta proposatutako izangaiak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Ondorioz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Aritz Garbisu Alberdi jauna Irurtzungo Udaleko funtzionario izendatzea, atezain lanpostuan aritzeko(D maila), euskarazko B2 hizkuntza-eskakizunarekin.
Bigarrena.–Zehaztea izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar duela lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, kontuan hartuta argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izango dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Epe horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Irurtzungo Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dira.
Hirugarrena.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau Udaleko lan-aholkularitzara bidaltzea, dagozkion ondorioak izan ditzan eta horri buruzko izapideak egin ditzan.
Egintza administratibo honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzi-epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.
Irurtzunen, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2514457