2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUNES
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko plaza bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdia bete gabe utzi dela deklaratzea
Funesko Udaleko alkateak, 2025eko azaroaren 3an, ebazpen hau eman zuen:
1.–Deklaratzea bete gabe utzi dela Funesko Udalaren zerbitzuko D mailako zerbitzu anitzeko enplegatuaren plaza bat, plantilla organikoan 3-05 kodea duena, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, izangaiek ez baitzuten parte hartzeko eskaerarik aurkeztu horretarako ezarritako epean. Deialdi hori alkatetza honen 2025eko irailaren 26ko ebazpen baten bidez onetsi zen (2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an).
2.–Agintzea dekretu hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Funesko Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Funesen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2514382