2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea) oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Deialdia argitaratu zen 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an.
Alkatetzaren 2025eko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, onetsi da deialdiko kalifikazio-epaimahaiaren proposamena, Javier Campos Pascual izendatzeko, honako deialdi honetan: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea) oposizio bidez.
Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Beriaingo Udalaren erregistro orokorrean, hala xedatuta baitago deialdiaren 9.1 oinarrian.
Beriainen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2514371