2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen-proposamena
Zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Hodei Arada Goyalde izendatzeko, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.3 oinarrian jasotzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.
Arakilen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2514388