228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Ollakarizketa aldeko lurzatiak biltzeko oinarriak onesten dituena.

Ollakarizketa aldeko lurzatiak biltzeko prozesuan interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, azaroaren 10eko 830/2025 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzatiak biltzeko oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati biltze hori onura publikokoa dela deklaratu zen apirilaren 9ko 34/2025 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Ollakarizketako udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: titularren zerrenda, titular-zenbakiaren arabera; kargen titularren eta jabetza inplikatzen duten beste egoera juridiko batzuen zerrenda; kargen eta zergen zerrenda; lurren sailkapena eta konpentsazio-koefizienteak; lurzati tipoen zerrenda; periferian sartutako lurzatien zerrenda; bazterketen proposamena; herri-lurren mugaketa kartografikoa; komunikazioei emandako erantzunen zerrenda; lurzatien zerrenda, klaseen eta azaleren arabera; jabetzaren banakako txartelak. Eremuaren planoa eta plano orokorra, lurrak sailkatzeko planoa, eta elementu ekologiko eta kultural garrantzitsuen planoa.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete lurzati biltzean interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 11n.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2514733