1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak abuztuaren 4an emandako 534/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpena 2025eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 6koan, eta, haren bidez, jarraibideak onetsi ziren Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta programa espezifikoei dagokienez, 2025-2026 ikasturtean.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Central Sindical Independiente y de Funcionarios - CSIF sindikatuak eta Mikel Aingeru Auza Makutso jaunak errekurtsoak aurkeztu dituztela abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren aurka.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2025eko urriaren 24an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2513912