1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
432E/2025 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskaerak aurkezteko epea luzatzen baita eta gastua handitzea baimentzen baita "Nafarroako Enpresa Digitalaren Sustapena 2025" dirulaguntzaren deialdian. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 830519.
Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 318E/2025 Ebazpenaren bidez, "Nafarroako Enpresa Digitalaren Sustapena 2025" deialdia onetsi zen.
Hauxe dio ebazpen horrek:
"Orobat, 2.000.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez, eta zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beharrezkoa beste deialdi bat egitea.
Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere".
Bestalde, ebazpenaren eranskinak 6. oinarrian ezartzen duenez, eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2025eko azaroaren 14an amaituko da (egun hori barne).
Ikusirik 318E/2025 Ebazpenean ezarritako zenbatekoa gainditzea aurreikusten dela, bidezkoa da erabilgarri dagoen kredituari 600.000 euro gehitzea, eta, horrekin bat, eskaerak aurkezteko epea luzatzea.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. 600.000 euroko gastu gehigarria baimentzea "Nafarroako Enpresa Digitalaren Sustapena 2025" dirulaguntzaren deialdian dagoen aurrekontuko kreditu erabilgarria handitzeko, 2025eko gastuen Aurrekontuko "Dirulaguntzak. ETEak digitalizatzeko proiektua" izeneko 810007-81220-7709-467900 partidaren kargura.
2. 318E/2025 Ebazpenaren eranskineko 6. oinarria aldatzea, eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 21era arte luzatzeko (egun hori barne).
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
Iragarkiaren kodea: F2514692