228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien sei plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4318/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13koan, argitaratu), oposizioko kalifikazio epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Tomás Ezquerro Rubio, Roberto Borda Pascal eta Íñigo San Román Mazkiaran jaunak, igoera txandan, eta Laura Navarro Pérez de Pipaón andrea eta Luis Olza Donazar eta Fernando Peñalver Álvarez jaunak, txanda irekian, haiek baitira, plazetarako betebeharrak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko urriaren 27an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2513949