1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3263/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuan aritzeko, eta plazak esleitzen baitira.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen gehienez ere hamabost plaza betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 92/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak zenbait kontratazio proposamen egin zituen, non puntuazio handienak izateagatik deialdiko plazetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazi baitziren. Ondoren, izangai horiek kontratatu egin ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenaren bidez, irailaren 23ko 3441/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 27ko 183/2025 Ebazpenaren bidez, azaroaren 21eko 4409/2024 Ebazpenaren bidez, otsailaren 10eko 423/2025 Ebazpenaren bidez, apirilaren 7ko 1044/2025 Ebazpenaren bidez, ekainaren 5eko 1555/2025 Ebazpenaren bidez eta abuztuaren 27ko 2499/2025 Ebazpenen bidez.
Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, izangai batek kontratuari uko egin zion eta beste izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, plazaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste plaza batean zerbitzu ematen ari zelako.
Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan.
Azkenik, puntuazio hurrenkeraren arabera hurrengoa zen izangaiak uko egin dio hautapen prozesuari.
Azaldutakoaren arabera, eta horretan oinarrituta, 2025eko urriaren 9an, zazpigarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Esther Gil Beorlegui andrea eta María Elena Balado Margeli andrea sartu ziren, zerrendan ondo-ondotik ageri ziren izangaiak izateagatik.
Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa xedatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea Esther Gil Beorlegui andrea eta María Elena Balado Margeli andrea kontrata daitezela lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa, zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak direlako.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2025eko azaroaren 17an. Kontratua prest dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
Gil Beorlegui, Esther | 0009440 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Lanaldi partz. aldizkako lan kontratu finkoa | Iruña | Eremu mistoa |
Balado Margeli, María Elena | 0009429 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Lanaldi partz. aldizkako lan kontratu finkoa | Iruña | Eremu mistoa |
Iragarkiaren kodea: F2514626