228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3231/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, euskara itzultzaile lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 2477/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen bost plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 1ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 2970/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 3961/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 2334/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ainhoa Hualde Caballero andrea, igoera txandatik, eta Luis Miguel Sáinz Pezonaga jauna, Kristina Salas Sierra andrea, Lide Sarasua Bueno andrea eta Mario Unamuno Plazaola jauna, txanda irekitik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, euskara itzultzaile lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EUSKARA

C1

HUALDE CABALLERO, AINHOA

Igoera txanda

0007945

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA

EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

SÁINZ PEZONAGA, LUIS MIGUEL

Irekia

0036000

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA

EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

SALAS SIERRA, KRISTINA

Irekia

0035990

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA

EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

SARASUA BUENO, LIDE

Irekia

0035994

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA

EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

UNAMUNO PLAZAOLA, MARIO

Irekia

0035998

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA

EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

Iragarkiaren kodea: F2514425