1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3225/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erdi mailako euskara teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1969/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 2969/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 3914/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 2333/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Eneko Anduaga Insausti jauna eta María Izaskun Uriarte Etxeberria andrea, igoera txandatik, eta Saioa Leoz Aznarez andrea, Itziar Luri Equiza andrea eta Izai Sanz Fernández jauna, txanda irekitik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erdi mailako euskara teknikari lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Plaza huts hauek bete gabe gelditu direla deklaratzea: 10228, 11528, 11896, 35981, 35986 eta 36065.
5. Ebazpen hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko urriaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EUSKARA, C1 |
Anduaga Insausti, Eneko | Igoera txanda | 0011529 | Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua | Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua | Funtzionarioa | Iruña | X |
Uriarte Etxeberria, María Izaskun | Igoera txanda | 0035982 | Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua | Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua | Funtzionarioa | Iruña | X |
Leoz Aznarez, Saioa | Irekia | 0035984 | Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua | Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua | Funtzionarioa | Iruña | X |
Luri Equiza, Itziar | Irekia | 0011530 | Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua | Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua | Funtzionarioa | Iruña | X |
Sanz Fernández, Izai | Irekia | 0036026 | Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua | Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua | Funtzionarioa | Iruña | X |
Iragarkiaren kodea: F2514355