1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3105/2025 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Patricia Berzal Fernández andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, psikologo lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2688/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen gehienez ere hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 337/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 2007/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 13an.
2025eko maiatzaren 6an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 124/2025 epaia eman zuen, Patricia Berzal Fernández andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 246E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoaren barruan. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Patricia Berzal Fernández andreak honako sarrera-prozedura honen behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: psikologoen gehienez ere hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozedura, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2688/2022 Ebazpenaren bidez onetsia.
Epai horren epaitzak baietsi egin zuen jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta onartu egin zuen auzi-jartzaileak eskubidea zuela oposizioaldiko test motako galdetegiko 88. galdera deuseztatzeko eta puntuazioak berriz kalkula daitezen, bere alde datxezkion ondorioekin, eginak dauden izendapenei eragin gabe.
Hori oinarri hartuta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 2620/2025 Ebazpenaren bidez, aipatutako epaia bere horretan betetzea agindu zen, bidezkoak diren legezko ondorio guztiekin.
Test motako galdetegiko 88. galdera baliogabetu ondoren, oposizioaldiaren behin betiko emaitza berria eta oposizio-lehiaketaren azken emaitza berria argitaratu ondoren, kalifikazio epaimahaiak Patricia Berzal Fernández andrea izendatzeko proposamena aurkeztu du. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko urriaren 1ean.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Patricia Berzal Fernández andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, psikologo lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 7452 zenbakiarekin identifikatuta dagoen plaza esleitzea. Plaza hori Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko azaroaren 17an hartu beharko du plazaren jabetza, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Plazaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2513796