228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

213E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Daniel Goñi Houghton jauna, Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzukoa da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Daniel Goñi Houghton jauna, Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzukoa da. Kargu-uzteak 2025eko azaroaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori du burutzan aritzeko azkena.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietarako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urriaren 30ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2514248