1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
118/2025 FORU DEKRETUA, urriaren 22koa, kargutik kentzen duena Raúl Salanueva Murguialday jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.
Hala xedatzen baitu bere 36.1 artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuetako zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.
Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko urriaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Raúl Salanueva Murguialday jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko urriaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urriaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2513792