227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

161/2025 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita 13,2 kV-eko erdi tentsioko lurpeko linearen saihesbidea "Mendigorria-Larraga" zirkuituan, Castillo (Larraga) transformazio zentrotik 43. euskarrira proiekturako, Larragako udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11268-2.

Industria Antolatzeko, Energia Azpiegituretarako eta Meategietarako Zerbitzuaren zuzendariaren urriaren 23ko 164/2024 Ebazpenaren bidez, Larragako udal mugartean 13,2 kV-eko erdi tentsioko lurpeko linearen saihesbidea "Mendigorria-Larraga" zirkuituan, Castillo (Larraga) transformazio zentrotik 43. euskarrira proiekturako, aurretiazko administrazio-baimena eta administrazio-baimena eman ziren, haren instalazioetan arauz kanpoko altuera bat kentzeko eta bi transformazio-zentro automatizatzeko (SAT11268).

2024ko abenduaren 4an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUk proiektu berria aurkeztu zuen, eta argitu zuen urriaren 23ko 164/2024 Ebazpenaren bidez onartutako proiektuaren zati bat baino ez zela gauzatuko; gainerako trazadura, berriz, aldatu egin behar izan zen, arauz kontrako eraikin batekiko distantzia zegoelako.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak instalazio elektriko hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzeko ere: 13,2 kV-eko erdi tentsioko lurpeko linearen saihesbidea "Mendigorria-Larraga" zirkuituan, Castillo (Larraga) transformazio zentrotik 43. Euskarrira, Larragako udal-mugartean.

Dokumentazio teknikoaren arabera, honako jarduera nagusi hauek proiektatu dira:

Erdi tentsioko aireko linea:

–Lehendik dagoen 43. euskarriaren ordez, C2000-16/E serieko sareta-lerroaren amaierako euskarri berri bat jartzea.

–43. euskarriaren eta 44. euskarriaren artean dagoen LA-56 eroalearen bertenkatzea.

Erdi tentsioko lurpeko linea:

–HEPRZ1 12/20kV 3 (1x240) mm Al+H16 eroalearen 173 m-ko lurpeko linea muntatzea, proiektatutako 43. euskarriaren eta Castillo transformazio zentroaren (Larraga) artean.

–C-4 motako galtzadaren azpiko kanalizazio berria, 160mm-ko lau tuturekin eta AG-1000x1000 izendapena duten lau kutxeta berrirekin, M2-T2 markoak eta estalkiak dituztenak.

Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 28koa) eta Diario de Navarra egunkarian (2025eko urtarrilaren 29koa) argitaratuta, eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen. Hori guztia, betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoa, bai eta Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa ere. Halaber, informazioa Larragako Udalari komunikatu zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Ez zen alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaion Larragako Udalari, eta orain arte ez da haren txostenik jaso.

Biodibertsitaterako eta Arrantza Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 29ko 218E/2022 Ebazpenaren bidez, Larragako udalerrian dagoen "Mendigorria-Larraga" zirkuituko 13,2 kV-eko erdi tentsioko lurpeko linearen saihesbidearen jatorrizko proiektuaren (SAT11268) aldeko ingurumen-eraginei buruzko txostena egin zen. 2025eko martxoaren 10eko txostenean, Ingurumen Ebaluazio Atalak adierazten du proiektatutako aldaketak ez duela ingurumenean eragin berririk sortzen, eta ez dela bidezkoa beste ebazpen bat ematea, indarrean baitaude ekainaren 29ko 218E/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzak.

Bestalde, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, 2025eko apirilaren 30eko txostenean, adierazten du proiektu aldatuan deskribatutako jarduketak hiri-lurzorutik igarotzen direla, indarrean dagoen Larragako Udal Plan Orokorraren arabera, eta, beraz, ez dela bidezkoa lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzea (AASNU). Gainera, gogorarazi du jasota dagoela Lurralde Antolaketako zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 313E/2024 Ebazpena, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzea ematen duena jatorrizko espedienterako (SAT11268), eta bertan zenbait zehaztapen ezartzen dituela, udal lizentzia emateko bete beharrekoak, bereziki linearen trazadurari dagokionez, zuzenean eragiten baitio El Castillo aztarnategiari.

Aurrekoa ikusita, kontsulta egin zitzaion Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, zeinak, 2025eko urriaren 16ko txostenean, jakinarazten baitu "proiektu berriaren trazadura bateragarria dela aztarnategi arkeologikoaren kontserbazioarekin, eta, beraz, baimena eman daitekeela", dagokion baldintza arkeologikoak ezarrita.

2025eko urriaren 29an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresaren adostasuna jaso zen baldintza horiekin.

Azaldutakoarekin eta espedientean dagoen dokumentazioarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea aipatutako goi-tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2. Baimen hauek emanda ere, instalazioak egiteko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak eskatu beharko du zerbitzuan jartzearen akta. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 2025eko urtarrilaren 28ko 18 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean jendaurrean jarria, ebazpen honen eranskin gisa erantsi da.

6. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, azpiegitura energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, Ingurumen Ebaluazio Atalera eta Paisaia eta Landa Lurzoruaren Atalera eramatea, dagozkion ondorioetarako.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Larragako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 9/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 30ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–LARRAGAKO UDAL-MUGARTEAN 13,2 KV-EKO ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEAREN SAIHESBIDEA "MENDIGORRIA-LARRAGA" ZIRKUITUAN, CASTILLO (LARRAGA) TRANSFORMAZIO ZENTROTIK 43. EUSKARRIRA ERREFORMA-PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK

Aireko linearen ukipenak.

UDALERRIA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Jabea

Pol.

Lurzatia

Lur mota / Laborea

Euskarri zk.

Eusk. okup.

m²

LARRAGA

LARRAGAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

2

763

Basoa-Larreak

43

12,60

Lurpeko linearen ukipenak.

UDALERRIA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Jabea

Pol.

Lurzatia

Lur mota /
Laborea

Kutxatila
kop.

Kutxatilen
okupazioa

m²

Kanalizazioaren luzera

(m)

Kanalizazioaren zabalera

(m)

Kanalizazioaren azalera

m²

LARRAGA

LARRAGAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

2

763

Basoa-Larreak

4

1,00

89,00

0,84

74,76

Iragarkiaren kodea: F2514301