2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, UC-12 unitatean (1. poligonoko 407. lurzatia). Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2025eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Udal Plan Orokorreko UC-12 unitateko 1. poligonoko 407. lurzatirako, SM Veintidós SLk sustatuta. Dena den, ohartarazten da behin betiko onesteko, agiri bat aurkeztu beharko dela, jasoko dituena udaleko arkitekto aholkulariak bere txostenean adierazitako aldaketak (txosten hori espedientean dago).
Bigarrena.–Espedientea bideratzea legez ezarritako moduan. Hala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta argitaratuko da Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan. Aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Atarrabian, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2514149