2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko UC-12 unitateko 1. poligonoko 408. eta 409. lurzatietan. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2025eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat UC-12 unitateko 1. poligonoko 408. eta 409. lurzatietan, Estudio de Promociones y Edificaciones CIPE SLk sustatua.
Bigarrena.–Espedientea bideratzea legez ezarritako moduan eta jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan.
Atarrabian, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2514147