227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei edo familiei 2026an zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 864430.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/864430).

Helburua eta xedea. Deialdi honen xedea da ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Laneko profesionalen jardunaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Eskatzaileen betebeharrak: 4. oinarria.

Onuradunak. Larrialdietarako laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean eta 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Eskabideak aurkezteko epea. Larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskaerak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urtebeteko epean zehar, abenduaren 30era arte, aurrekontuan behar den dirua badago.

Vianan, 2025eko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2513914