2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kirolaren goresmen sariak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak
Tuterako Udalak, 2025eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Tuterako kirolaren goresmen sariak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak. Testu osoa iragarki honetan argitaratzen da.
Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke haren kontra hautara (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen izapidean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
TUTERAKO KIROLAREN GORESMEN SARIAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. artikulua. Xedea.
Oinarri hauen xedea da Tuterako (Nafarroa) kirolaren goresmen sariak emateko deialdia arautzea. Sarion helburua da norbanakoei eta entitateei aitortza egitea eta haien balioak goraipatzea, baldin eta beren ahaleginari, konstantziari, lanari eta arrakastei esker modu nabarmenean lagundu badute Tuteran kirola babesten eta sustatzen, aurreko kirol denboraldian zehar (abuztuaren 1etik uztailaren 31ra arte). Tokiko Gobernu Batzarrak urtero eginen du deialdia, oinarri hauei jarraikiz.
2. artikulua. Kirolaren goresmen sari motak.
Hauek dira deialdiko kategoriak:
1.–Kirol sariak.
Kategoria horren barruan, jarraian adierazitako kirol sariak emanen dira, aitortzeko azken denboraldian egindako kirol merituak eta/edo dagokion kirola babestu eta sustatzeko egindako lan aipagarria:
1.1. Gizonezko eta emakumezko kirolaririk onena.
1.2. Desgaitasuna duen kirolaririk onena edo kirol inklusiboa bultzatzen duen entitaterik onena.
1.3. Kirol elkarte edo entitaterik onena.
1.4. Kirol teknikari edo zuzendaririk onena.
1.5. 16 urtetik beherako gizonezko eta emakumezko kirolaririk onena.
1.6. Kirol kolektiboetako gizonezko eta emakumezko talderik onena, taldekideak 16 urtetik beherakoak direla.
1.7. Oinarriko kirolaren sustapen onena egin duen kirol elkarte edo entitatea. Sarirako, kontuan hartuko da 16 urtera arteko kirolarien artean egindako sustapena.
Sari hauetara aurkeztu ahal izateko, kirolariak edo elkarteak/entitateak erroldatuta egon behar du Tuteran edo elkarte gisa erregistratua Tuterako Udalaren Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan.
2.–Kirol aipamenak.
Pertsona fisikoek eta entitateek honako modalitate hauetan lortzen ahalko dituzte kirol aipamenak:
a) Norbanakoarentzako aipamena, kirol ibilbidea edo hirian kirola sustatzearen alde egindako lana aitortzeko. Aipamen hori jasotzen ahalko dute honako hauek:
–Tuterako ikastetxeek, baldin eta ekarpen berezia egin badute kirola babestu eta sustatzearen alde.
–Hirian erroldatutako kirolariek, baldin eta goi-mailako lehiaketetan parte-hartze nabarmena izan badute beren kirol ibilbidean.
–Norbanakoek, baldin eta beren kirol ibilbidean izandako jarrera arduratsu, sendo eta eredugarria dela eta, ekarpen nabarmena egin badute Tuteran kirola bultzatzearen alde eta hari prestigioa ematearen alde.
–Kirol entitate, klub edo elkarteek, baldin eta lan nabarmena egin badute kirola babestu eta sustatzearen alde.
b) Merkataritza-entitate edo -izen nabarmenarentzako aipamena.
Aipamen hori jasoko du azken denboraldian, Tuteran, kirolaren alde lan egin duen merkataritza-entitate edo -izen batek, baldin eta ekarpen nabarmena egin badu dela babesaren, ekarpen ekonomikoaren edo bestelako bideren baten bitartez.
3. artikulua. Hautagaitzak aurkeztea.
1. Kirolaren goresmen sarietarako hautagaitzak aurkezten ahalko dituzte entitate, klub edo elkarte guztiek, kirol arlokoak izan ala ez, baldin eta inskribatuta badaude Tuterako Udalaren Auzo Elkarteen Udal Erregistroan. Nafarroako Foru Komunitateko kirol federazio guztiek ere aurkezten ahalko dituzte hautagaitzak, baita pertsona fisiko orok ere. Horretarako, eranskin gisa jasota dagoen eredua erabili beharko dute.
2. Hautagaitzetan jaso beharko dira proposamen formala eta laburpen bat, non aipatuko baitira egindako merituei lotutako arrazoiak; hautagaitza zer sari edo aipamenerako den, horren araberako merituak.
3. Hautagaitzak Tuterako Udalean aurkeztu beharko dira, honako bide hauetatik edozein erabiliz:
–Aurrez aurre, udalaren erregistro orokorrean, herritarren arretarako edozein bulegotan.
–Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.
–Posta elektronikoz, mezua bidalita helbide honetara: gestiondeportes@tudela.es.
4. Deialdi honetarako hautagaitzak aurkezteko epea amaituko da urriko bigarren igandean (2025ean, salbuespen gisa, azaroaren 16ko igandean amaituko da).
4. artikulua. Hautapen batzordea.
1. Tuterako kirolaren goresmen sariak emateari dagokionez, Tuterako Udalean kirol gaiez arduratzen den arloko teknikariek (gaur egun, Hiria Sustatzeko Alorra) aztertu eta eztabaidatuko dituzte egindako proposamenak, eta aurkeztutako hautagaitzei buruzko txosten ez-lotesle bat emanen dute. Ondoren, kirol gaiez arduratzen den informazio batzordeak (gaur egun, Hiria Sustatzeko Informazio Batzordea) jardunen du hautapen batzorde gisa.
Bai kirol teknikariek bai hautapen batzordeko kideek kanpoko aholkularitza eskatzen ahalko diete kirol arloan aditu direnei.
2. Hautapen batzordeak honela jardun beharko du:
2.a) Aurkeztutako proposamen guztiak aztertu eta eztabaidatuko ditu, kontuan hartuta kirol teknikariek egindako txostena, eta hartutako erabakien proposamenak igorriko ditu. Kideen gehiengo osoz eginen dituzte sarituen aldeko proposamenak. Berdinketa gertatuz gero, hautapen batzordeko buruak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.
2.b) Hautapen batzordeak erabaki dezake eman gabe uztea modalitate guztietako edo batzuetako sariak, eta erabaki dezake, orobat, modalitate batzuetan egoki dela sarituak bat baino gehiago izatea.
2.c) Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak hartuko du sariak emateko erabakia, hautapen batzordeak egindako proposamenari jarraikiz.
5. artikulua. Tuterako kirolaren goresmen sariak ematea.
Sariok dagokion urteko abenduan ematea dago aurreikusia. Tuterako Udaleko kirol arloko administrazio-unitatea arduratuko da sariak emateko ekitaldia antolatzeaz.
Tuteran, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
HIRIAREN SUSTAPENA KIROLAK 31500 TUTERA Tel.: 948 821032 Helbide elektronikoa: gestiondeportes@tudela.es | 
|
KIROLAREN GORESMEN SARIETARAKO PROPOSAMENA
TUTERA 2025
|
PROPOSAMENA EGITEN DUENA |
HELBIDEA |
HERRIA | P.K. | TEL.: |
HELBIDE ELEK. |
EGUNA | SINADURA |
KIROLAREN GORESMEN SARIAK, TUTERA 2025
1.–GIZONEZKO KIROLARIRIK ONENA.
IZENA/ABIZENAK/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
HAUTAGAIAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Hautagaiaren merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
2.–EMAKUMEZKO KIROLARIRIK ONENA.

3.–DESGAITASUNA DUEN KIROLARIRIK ONENA EDO KIROL INKLUSIBOA BULTZATZEN DUEN ENTITATERIK ONENA.
IZENA/ABIZENAK/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
HAUTAGAIAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Hautagaiaren merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
4.–KIROLAREN SUSTAPENEAN LANIK ONENA EGIN DUEN ELKARTEA EDO ENTITATEA
ENTITATEAREN IZENA/KIROL MODALITATEA
...................................................................................................................................................................
ENTITATEAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Entitatearen merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
5.–KIROL TEKNIKARI EDO ZUZENDARIRIK ONENA.
IZENA/ABIZENAK/KIROLA/ENTITATEA
...................................................................................................................................................................
HAUTAGAIAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Hautagaiaren merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
6.–16 URTETIK BEHERAKO GIZONEZKO KIROLARIRIK ONENA.
IZENA/ABIZENAK/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
HAUTAGAIAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Hautagaiaren merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
7.–16 URTETIK BEHERAKO EMAKUMEZKO KIROLARIRIK ONENA.
IZENA/ABIZENAK/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
HAUTAGAIAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Hautagaiaren merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
8.–KIROL KOLEKTIBOKO GIZONEZKO TALDERIK ONENA, TALDEKIDEAK 16 URTETIK BEHERAKOAK DIRELA.
IZENA/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
TALDEAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Taldearen merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
9.–KIROL KOLEKTIBOKO EMAKUMEZKO TALDERIK ONENA, TALDEKIDEAK 16 URTETIK BEHERAKOAK DIRELA.
IZENA/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
TALDEAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Entitatearen merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
10.–OINARRIKO KIROLAREN SUSTAPEN ONENA EGIN DUEN KIROL ELKARTE EDO ENTITATEA (16 URTERA ARTE).
ENTITATEA/KIROLA/KATEGORIA
...................................................................................................................................................................
ENTITATEAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA (*)
(*) Entitatearen merituak 2024-2025 denboraldian (2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra).
KIROL AIPAMENAK TUTERA
1.–KIROLA BABESTU ETA SUSTATZEAREN ALDE EKARPEN BEREZIA EGIN DUTEN TUTERAKO IKASTETXEAK.
IKASTETXEA
...................................................................................................................................................................
IKASTETXEAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA
2.–BEREN IBILBIDEAN GOI-MAILAKO LEHIAKETETAN PARTE-HARTZE NABARMENA IZAN DUTEN HIRIAN ERROLDATUTAKO KIROLARIAK.
IZENA/ABIZENAK/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
HAUTAGAIAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA
3.–BERE KIROL IBILBIDEAN IZANDAKO JARRERA ARDURATSU, SENDO ETA EREDUGARRIA DELA ETA, EKARPEN NABARMENA EGIN DUEN NORBANAKOA, TUTERAN KIROLA BULTZATZEAREN ALDE ETA HARI PRESTIGIOA EMATEAREN ALDE.
IZENA/ABIZENAK/KIROLA/KATEGORIA/KLUBA
...................................................................................................................................................................
HAUTAGAIAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA
4.–KIROLA BABESTU ETA SUSTATZEAREN ALDE LAN NABARMENA EGIN DUEN KIROL ENTITATE, KLUB EDO ELKARTEA.
ENTITATEA/KIROLA/KATEGORIA
...................................................................................................................................................................
ENTITATEAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA
5.–TUTERAN, 2024-2025 DENBORALDIAN, KIROLAREN ALDE LAN HANDIENA EGIN DUEN MERKATARITZA-ENTITATEA EDO -IZENA, HORRETARAKO BALIATUZ BABESA, EKARPEN EKONOMIKOA EDO BESTELAKO BIDEREN BAT.
ENTITATEAREN IZENA
...................................................................................................................................................................
ENTITATEAREN MERITUAK, TOKIA ETA EGUNA ADIERAZITA
Iragarkiaren kodea: L2514153