227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Birpartzelazioa aldatzeko proiektua Queiles sektoreko UI-4 unitatean (U2.8-1.1 eta U2.8-1.2 lurzatiak). Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urriaren 17ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea birpartzelazioa aldatzea Queiles sektoreko UI-4 unitatean (U2.8-1.1 eta U2.8-1.2 lurzatiak), udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe. Aldaketa 2025eko uztailaren 3koa da, eta Jardines de Tudela SLk sustatu du, José Francisco Glaría Yetano eta Francisco Glaría Gastón arkitektoek idatzitako proiektuari jarraikiz.

Alegazioak aurkezteko epea hogei egunekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Tuteran, 2025eko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2513880