227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Gizarte Berrikuntzaren Sariak emateko deialdiaren laburpena

DDBN (Identif.): 865683.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/865683).

Iruñeko Udalak Gizarte Berrikuntzaren Sarien I. ediziorako deia egin du. Iruñeko udal-mugartean jarduten duten honako hauei zuzenduta daude: legearekin bat eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei (elkarte, fundazio eta kooperatiba sozialak); konponbide berritzaileak garatzen dituzten ikastetxe eta ikerketa-taldeei, eta herritar antolatuei (hala ekimen komunitarioetan nola gizarte-boluntariotzan).

Iruñeko herritarrek badituzte erronka eta arazo sozial eta ingurumeneko batzuk, eta gero eta erronka sozial handiagoak daude arrazoi hauengatik: eraldaketa demografikoa, gizarte-inklusioa, gizartearen zahartzea, digitalizazioa, jasangarritasuna eta herritarren partaidetza sustatzeko beharra. Horrela, bada, sari hauen helburua da erronka eta arazo horiei gizarte-berrikuntzaren ikuspuntutik erantzuten dieten proiektuak nabarmentzea eta babestea.

2025ean, 3.000 euro bideratuko dira guztira, eta sariak honela banatzen dira:

1. Gazteen talentuari buruzko gizarte-berrikuntzako proiektuak. 1.500 euroko saria.

2. Jasangarritasunari eta digitalizazioari buruzko gizarte-berrikuntzako proiektuak. 1.500 euroko saria.

Autohautagaitzak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epaimahaiak aurkezten diren proposamenei buruz eztabaidatuko du, eta 2025eko abenduaren 17an jakitera emanen du zein den proiektu irabazlea.

Iruñean, 2025eko urriaren 28an.–Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Aitziber Campion Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L2514254