2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, egin dadin ikaskuntza/zerbitzu proiektuen lehiaketa, 2025. urtean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 864992.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/864992).
Iruñeko Udalak deialdi bat egin du, egin dadin ikaskuntza/zerbitzu proiektuen lehiaketa, 2025. urtean, norgehiagokako araubidea erabiliz, jarraikiz Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrari, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an. Argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/).
Onetsi da Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Euskarako zinegotzi ordezkariaren Ebazpenaren bidez: REE, 1/2025, 2025eko urriaren 24koa.
Lehena.–Xedea.
Ikaskuntza/zerbitzu proiektuen lehiaketa, 2025. urtean: lehiaketa honen xedea da sustatzea ikaskuntza/zerbitzu proiektuak egitea eta inplementatzea, metodologia didaktiko gisa, Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan. Metodologia horrek tartekatzen ditu etapa bakoitzaren curriculumeko ikasteko prozesuak eta ikasleek komunitatearentzako zerbitzuak ematea.
Bigarrena.–Sariaren modalitatea.
Sari modalitate hauek ezarri dira:
1. modalitatea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen proiektuetarako.
2. modalitatea: DBHko eta Batxilergoko ikastetxeen proiektuetarako.
3. modalitatea: Lanbide Heziketako ikastetxeen eta arte-ikasketa arautuen ikastetxeen proiektuetarako.
4. modalitatea: Nortasun juridikoa duten eta irabazi-asmorik gabeak diren erakunde nahiz elkarteen proiektuetarako, baldin beren helburuen artean badute, estatutuen arabera, hezkuntzako proiektuak egitea.
Hirugarrena.–Dotazio ekonomikoa.
Deialdi honek, gehienez, 14.000 euroko aurrekontuko kontsignatzea izanen du sarietarako.
Laugarrena.–Izangaien betebeharrak.
Lehiaketa honetan parte har dezakete:
–Iruñeko ikastetxe publiko nahiz itunduek, izan Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, DBHkoak, Batxilergokoak, Lanbide Heziketakoak nahiz arte-ikasketa arautukoak.
–Nortasun juridikoa duten eta irabazi-asmorik gabeak diren erakunde nahiz elkarteek, baldin beren helburuen artean badute hezkuntzako proiektuak egitea.
Bosgarrena.–Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.
Proiektuak aurkeztu behar dira Iruñeko Udalaren eskabide ofizial baten bidez, eta erantsi beharko zaie izena emateko inprimaki bat, zeina oinarri honi erantzi baitzaio, I. eranskin gisa.
Ikaskuntza/zerbitzu proiektua aurkeztu behar da jarraikiz I. eranskinean jasotako orientazioei eta formatu metodologikoei.
Lanak bidaltzeko modua:
Telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, honako web helbide honetan: https://sedeelectronica.pamplona.es/?idioma=2.
Halaber, aurkez daitezke baliatuz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Lanak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean, eta bukatuko da 2025eko azaroaren 21ean.
Iruñean, 2025eko urriaren 28an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Aitziber Campion.
Iragarkiaren kodea: L2513972