2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZAKO KONTZEJUA
Herri-lurren desafektazioa, "SM287065 Añezkar, Oteitza eta Larragetako kolektorea" proiektua gauzatzeko. Hasierako onespena
Oteitzako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko urriaren 22an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ondoren azaltzen den lurzatia herri-lurren erabileratik desafektatzea, haren erabilera lagatzeko Iruñerriko Zerbitzuak SAri, helburu izanik kolektore orokor bat gauzatzea, Añezkar, Oteitza eta Larragetako hondakin-urak biltzeko eta Arazuriko hondakin-uren araztegira (HUA) bideratzeko.
LURZATIAREN DATUAK | UKIPENAK |
Poligonoa | Lurzatia | Udalerria | Herria | Erabilera/lur mota | Jabea | Ubide zortasuna m.l. | Zortasunaren ezarpena m² | Erregistroen okupazioa unit. | Behin betiko okupazioa m² | Aldi baterako okupazioa m² |
2 | 173 | Berriobeiti | Oteitza | Lehorreko alorra | Oteitzako Kontzejuaren herri-lurra | 55 | 330 | 1 | 5 | 1100 |
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan. Hori guztia, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikulua.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.
Oteitzan, 2025eko urriaren 29an.–Kontzejuko burua, Iban Lizarraga Blázquez.
Iragarkiaren kodea: L2514132