227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2025eko azaroaren 28an bukatuko dela Ekonomia-jardueren gaineko zergagatik 2025. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Orobat, ordaintzen ahalko da Murillo El Cuendeko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legearen araberako errekarguak eta interesak, eta kobratuko dira premiamendu bidez.

Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2513853