2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Deialdia, egin daitezen desjabetzeko aktak, honako proiektu honetan: Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa
Longidako alkateak, 2025eko urriaren 27an, 35. Ebazpena eman zuen:
2024ko martxoaren 21ean, Longidako Udalak erabaki zuen "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko proiektua onestea, eta, orobat, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea hamabortz egun baliodunez.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 425. Ebazpenaren bidez, 2025eko apirilaren 28an, berriro jakinarazi zitzaion proiektuak ukitutako titularrari jendaurreko informazioaren erabakia.
Jendaurrean egoteko epea igarota, alegazio bat aurkeztu zen, eta horri erantzun zitzaion. Ondoren, Longidako Udalak, 2025eko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen delako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
Nafarroako Gobernuak, 2025eko urriaren 8ko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Longidako udaletxean, Aosen, 2025eko abenduaren 11n.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioko peritu izendatzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Longidako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
Longidan, 2025eko urriaren 27an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2513960