2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aratzuriko S-4 sektoreko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean jartzea
Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2025eko urriaren 24ko 614/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea, 20 egun baliodunean, iragarkia hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Aratzuriko S-4 sektoreko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hitzarmenaren xedea da aipatu eremu horretan Udalari dagokion hirigintza aprobetxamendua ordeztea eskudirutan duen balioarekin. Jesús María Murillo Erburuk aurkeztu du.
Hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.
Oltza zendean, 2025eko urriaren 24an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2513931