227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lizasoaingo UE-1 exekuzio-unitateko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2025eko urriaren 23ko 611 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea, 20 egun baliodunean, iragarkia hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lizasoaingo UE-1 exekuzio-unitateko (8. poligonoko 44. lurzatia) kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hitzarmenaren xedea da aipatu eremu horretan Udalari dagokion hirigintza aprobetxamendua ordeztea eskudirutan duen balioarekin. Antonia Luis Gil-Delgado Andrada-Vanderwildek aurkeztu du.

Hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Oltza zendean, 2025eko urriaren 24an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2513889