2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Deialdia, "Bidegurutzea egokitzea NA-700 errepidean, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuriko Kontzejuan (Nafarroa)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatu aurreko akta egiteko
Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 612/2025 Ebazpena eman zuen 2025eko urriaren 23an. Hona hemen haren testu osoa:
Oltza Zendeako Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakakoa: "Bidegurutzea egokitzea NA-700 errepidean, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuriko Kontzejuan (Nafarroa)". Erabaki hori 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an.
Nafarroako Gobernuak, 2025eko urriaren 8ko Erabakiaren bidez, deklaratu zuen presakoa dela "Bidegurutzea egokitzea NA-700 errepidean, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuriko Kontzejuan (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko (2025eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 23koa).
Bidezkoa da desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea, baldin eta horretarako dokumenturik sinatu ez badute, aipatutako proiektuak ukitutako lurrak nahitaez okupatu ahal izateko. Hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan xedatuari. Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Dei egitea "Bidegurutzea egokitzea NA-700 errepidean, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuriko Kontzejuan (Nafarroa)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2025eko azaroaren 27an ager daitezen, banakako zitazio-zedulan adieraziko den orduan, Oltza Zendeako udaletxera (Angulo kaleko 2an, 31171 Ororbia, Nafarroa) ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera eta, behar baldin bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.
Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
Bigarrena.–Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz izendatzea administrazioko peritu.
Hirugarren.–Agintzea argitaratzeko ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Oltza Zendeako Udalaren iragarki-taulan, adieraziz argitalpen hau egiten dela urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea) , titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean; edo, jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan denean egin.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, zitazio indibidualerako zedula egokiaren bidez, adierazita egintza hau ez dela behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko akta egiteko unera arte interesdunek aurkez ditzaketela bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.
ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK
Aktak egiteko tokia: Oltza Zendeako udaletxea. Angulo kalea 2. Ororbia. 31171, Nafarroa.
ERREFERENTZIA | KATASTROKO DATUAK | IZEN-DEITURAK | PARTAIDETZAREN EHUNEKOA | DESJABETU BEHARREKO AZALERA (m²) | EGUNA |
POLIGONOA | LURZATIA |
OL-1 | 2 | 264 | Imelda Flores García | 100 | 1012 | 2025-11-27 |
OL-3 | 2 | 467 HIRI-UNITATEA 5 | Luis María Oroz Ciaurriz | 100 | 16 | 2025-11-27 |
OL-4 | Imelda Flores García. Kanalizazioaren luzera, guztira: 89 ml, eta 1 metroko zabalera (lurpeko zortasuna, akueduktua) |
Oltza zendean, 2025eko urriaren 23an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2513876