2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2025eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aldatzea tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2026ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cascanten, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2514459