2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
2026rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak
Buñuelgo Udalak, 2025eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2026rako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Halakorik aurkeztu ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Buñuelen, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L2514442