227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

142C/2025 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Corellako San José egoitza-etxearen hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusi da Corellako San José egoitza-etxeak aurkeztu duen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101770012020), erregistro honetan 2025eko maiatzaren 15ean sartu zena, enpresaren ordezkaritzak eta langileen ordezkarien gehiengoak 2025eko uztailaren 1ean sinatuta.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Corellako San José Egoitza enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31101770012020).

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

CORELLAKO SAN JOSÉ EGOITZA-ETXEAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA

AURKIBIDEA.

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK.

1. artikulua. Aplikazio eremua.

2. artikulua. Indarraldia eta iraupena.

3. artikulua. Hitzarmena salatzea eta indarraldia luzatzea.

4. artikulua. Ad personam bermea (baldintza onena).

5. artikulua. Arau osagarriak.

6. artikulua. Hitzarmen kolektiboa interpretatzea.

II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA.

7. artikulua. Lanaren antolaketa.

8. artikulua. Lanaldia eta lan ordutegia.

9. artikulua. Asteko atsedenaldia.

10. artikulua. Atsedenaldian zerbitzu ematea, bat-bateko inguruabarrengatik.

11. artikulua. Oporrak.

12. artikulua. Lizentzia ordainduak eta ordaindu gabeak.

III. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK.

13. artikulua. Oinarrizko soldata.

14. artikulua. Antzinatasuna.

15. artikulua. Soldata parekatzeko osagarri pertsonala.

16. artikulua. Aparteko pagak.

17. artikulua. Plusak.

18. artikulua. Soldata berrikuspenak.

IV. KAPITULUA.–ENPLEGUA.

19. artikulua. Lan arloko parekatzea.

20. artikulua. Enplegu egonkortasuna.

21. artikulua. Probaldia.

22. artikulua. Enpresa uztea.

23. artikulua. Borondatezko eszedentzia.

24. artikulua. Kategoria handiagoko eta txikiagoko lanak eta mugigarritasun funtzionala.

V. KAPITULUA.–LANEKO OSASUNA ETA KALITATEA.

25. artikulua. Kontratua etetea amatasunagatik edo aitatasunagatik.

26. artikulua. Eszedentzia berezia amatasunagatik eta senideak zaintzeagatik.

27. artikulua. Edoskitzeko baimena.

28. artikulua. Amatasunaren babesa.

29. artikulua. Lanaldi murrizketa.

30. artikulua. Genero indarkeriaren biktimen babesa.

31. artikulua. Erretiro partziala.

32. artikulua. Aldi baterako ezintasun egoerak.

33. artikulua. Laneko arriskuen prebentzioa eta lan osasuna.

VI. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARITZA.

34. artikulua. Eskubide sindikalak.

35. artikulua. Ordu sindikalak.

36. artikulua. Bilera sindikalak.

37. artikulua. Batzorde paritarioa.

VII. KAPITULUA.–LANBIDE TALDEAK.

38. artikulua. Printzipio orokorrak.

39. artikulua. Lanbide taldeak.

40. artikulua. 1. lanbide taldea: Zuzendaria, goi mailako tituludunak eta espezialistak.

41. artikulua. 2. lanbide taldea: Erdi mailako kargudunak.

42. artikulua. 3. lanbide taldea: Langile kualifikatuak.

43. artikulua. 4. lanbide taldea: Zerbitzuetako langile laguntzaileak.

44. artikulua. 5. lanbide taldea: Zerbitzu orokorretako langileak.

VIII. KAPITULUA.–DIZIPLINA ARAUBIDEA.

45. artikulua. Diziplina araubidea.

46. artikulua. Falta arinak.

47. artikulua. Falta astunak.

48. artikulua. Falta oso astunak.

49. artikulua. Zehapenak.

50. artikulua. Tramitazioa eta preskripzioa.

51. artikulua. Enpresaren arau-hausteak.

IX. KAPITULUA.–ASKOTARIKO XEDAPENAK.

52. artikulua. Prestakuntza.

53. artikulua. Laneko arropa.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.

ATARIKOA

Corellan, 2024ko uztailaren 1eko 9:30ean, elkartu dira honako hauek:

Alde batetik, Gorka Garcia Izal, Corellako San José egoitza-etxeko burua.

Eta, bestetik, Helena Sobejano Liroz, María Mercedes Lazaro Lozano eta Esperanza del Rocio Teruel Alvarez, langileen ordezkariak.

Corellako San José egoitza-etxearen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzko hitzarmen honekin ados daudela adierazten dute, eta, horren froga gisa, behean sinatzen dute.

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Hitzarmen kolektibo honek Corellako "San José etxea" hirugarren adinekoen egoitzako langile guztiei eragiten die.

2. artikulua. Indarraldia eta iraupena.

Hitzarmen kolektibo honek 2022ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra.

3. artikulua. Hitzarmena salatzea eta indarraldia luzatzea.

1. Hitzarmen kolektiboaren salaketa edozein aldek egin dezake, baina indarraldia amaitu baino 3 hilabete lehenago gutxienez aurkeztu beharko da.

2. Salaketa egiteko, salatzea egiten duen alderdiak idatzi bat helaraziko dio besteari modu fede-emailean. Langileen ordezkariek salatuz gero, hemen adostutako akordioak lotesleak izanen dira bi alderdientzat, hurrengo hitzarmen kolektiboa sinatu arte, soldata igoeren edo ordu murrizketen aldi baterako akordioak alde batera utzita.

3. Hitzarmena behar bezala salatzen ez bada, lan hitzarmena urtetik urtera luzatuko da.

4. artikulua. Ad personam bermea (baldintza onena).

Baldintzei dagokienez, ordainketen eta urteko gehieneko lanaldiaren arloan plantillako langileek banaka zein taldeka dituzten onuragarrienak mantenduko dira.

Hitzarmen honek indarra hartzean, urtean hitzarmenean ezartzen dena baino soldata handiagoa kobratzen duten langileei hitzarmen honetan onetsiriko lansari taulak aplikatuko zaizkie. Ordainsarien arteko aldea berme osagarri pertsonal gisa agertuko da nominan. Ezin izanen da xurgatu, ezta konpentsatu ere, eta 15. artikuluan ekitaldi bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera handituko da haren balioa. Osagarri horren zenbatekoa zehazteko, urteko soldatari hitzarmen honetan ezarritako urteko soldata kenduko zaio. Hortik ateratzen den kopurua hamalaurekin zatituko da, eta emaitza izanen da norberaren osagarriaren zenbatekoa, hamalau pagatan kobratuko dena.

5. artikulua. Arau osagarriak.

Hitzarmen kolektibo honetan berariaz jasotzen ez diren gaiak Corellako Udalaren eta langileen ordezkaritzaren artean sinatutako akordioen, hitzarmen arauen eta indarreko lege xedapenen bidez arautuko dira.

Hitzarmen hau indarrean den bitartean bi ordezkaritzek formaren zuzenketei, aurreikusi gabeko hobekuntzei eta, oro har, itundutako gaiei buruzko akordioak lortzen badituzte, espresuki hitzartzen da akordio horiek hitzarmenaren eranskinetan sartuko direla, betiere izapide ofiziala egin eta lan administrazioko agintaritzak horren berri izan ondotik.

6. artikulua. Hitzarmen kolektiboa interpretatzea.

Enpresako hitzarmen hau interpretatu edo betetzeak sortutako gatazka kolektiboak Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekaritzaren bidez ebatzi beharko dira.

II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA

7. artikulua. Lanaren antolaketa.

Lanaren antolaketa San José egoitza-etxeko zuzendariaren eskumena eta ardura da, baina hitzarmen kolektibo honek eta indarrean dagoen legediak langileen ordezkaritzari esleitzen dizkion eskumenak kontuan hartuta.

Lanaren antolaketari eta arrazionalizazioari dagokionez, ordezkaritza sindikalak Langileen Estatutuak, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak eta gainerako legeria indardunak esleitzen dizkion eginkizunak izanen ditu.

Lanaldian egin beharreko ordu aldaketak langileen eta egoitzako zuzendaritzaren arteko gehiengo soileko akordioaren bidez eginen dira.

8. artikulua. Lanaldia eta lan ordutegia.

Urteko lanaldia, benetako lan orduak, alegia, honako hau izanen da: 1.732 ordu 2022. eta 2023. urteetan, 1.716 ordu 2024. urtean, 1.692 ordu 2025. urtean eta 1.656 ordu 2026. urtean.

Enpresak erraztuko du, ahal duen heinean, langileek txandak aldatzea, odol bidezko bigarren gradura arteko ahaide adingabeak edo mendekotasuna dutenak medikuarenera laguntzeko. Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira langileen artean hartutako eta enpresari jakinarazitako akordioak.

30 minutuko atsedenaldia ezarriko da lanaldiaren barruan. Atsedenaldi hori tarte bakar batean hartuko da, eta benetako lanalditzat hartuko da ondorio guztietarako. Gaueko txandako langileek, aldiz, 40 minutuko atsedenaldia izanen dute.

Etenik gabeko 12 orduko txandetan lan egiten duten langileei hiru atsedenaldi aplikatuko zaizkie, honela: 15 minutu hamaiketakoan, 30 minutu bazkarian eta 15 minutu askarian.

Langileen Estatutuaren 34. artikuluko 6. apartatuan jasotzen denez, urteko lan egutegia eginen da.

9. artikulua. Asteko atsedenaldia.

Langileek eskubidea izanen dute astean egun eta erdiko (36 ordu) atsedenaldi jarraitua izateko, gutxienez. Atsedenaldi horrek, nahitaez, bat egin beharko du larunbatarekin eta igandearekin, gutxienez hiru astetik behin. Asteburuan bada, 48 orduko atseden baimena izanen dute, asteburuetarako berariazko kontratuak dituzten langileek izan ezik. Ezin izanen da inola ere gainjarri jaiegun batean lan egiteagatik sortutako konpentsazioko atseden-egunarekin.

Aurretik ezarritakoa alde batera utzita, enpresaren eta langileen edo haien legezko ordezkarien artean hitzartutako edozein formula errespetatuko da.

10. artikulua. Atsedenaldian zerbitzu ematea, bat-bateko inguruabarrengatik.

Ustekabeko eta bat-bateko inguruabarrak direla eta, langileak bere borondatez lan egin behar badu egun libre batean eta 48 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin jakinarazten bada, prestasun plusa sortuko da.

Lan egiten duen egun hori jaieguna edo igandea bada, igande edo jaiegunetako plusa sortuko da.

Era berean, kasu horietan guztietan, enpresak hurrengo urteko egun batean itzuliko ditu lanorduak, eta benetan lan egindako egun gisa zenbatuko dira, salbu eta, koadrantea dela eta, langileak 7 egun baino gehiago jarraian lan egin behar badu. Kasu horretan, atseden egun bat ezarriko da, eta lan egindako egun gisa zenbatuko.

11. artikulua. Oporrak.

Langileen Estatutuko 38.3 artikuluak xedatutakoa hartuko da kontuan, baita honako hau ere:

1. Urteko oporraldia ordaindua izanen da, eta 32 egun natural iraunen du. Benetako lana ez bada urte bat osokoa, langileek zati proportzionala jasotzeko eskubidea izanen dute.

2. Ekainean, uztailean, abuztuan eta iraileko lehen hamabostaldian, gehienez ere 3 langilek har ditzakete oporrak aldi berean; iraileko bigarren hamabostaldian eta urteko gainerako egunetan, aldiz, 2 langilek.

12. artikulua. Lizentzia ordainduak eta ordaindu gabeak.

1) Lizentzia ordainduak.

Honako arrazoi hauengatik, langileak baimena izanen du denbora batez lanera ez agertzeko, ordaindua izateko eskubidea galdu gabe, betiere aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badu:

a) 15 egun natural, ezkontzeagatik edo izatezko bikotea osatzeagatik.

b) Norberak hartzeko 4 egun urtean. Egun horiek benetako lanalditzat hartuko dira. Lau egun libre horiek enpresak emanen ditu. Hala ere, antolaketa arrazoi justifikatuengatik ezin badira hartu langileak eskatutako datan, gutxienez 48 ordu lehenago jakinaraziko zaio interesdunari (premia larriko kasuetan izan ezik).

Egun horiek hartu aurreko ekitaldiko abendutik aurrera jakinarazten ahalko zaizkio enpresako zuzendaritzari. Baina ezin izanen dira hartu ez zaindariaren jaietan, ezta abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an ere. Baimen hori baliatzen duten langileak ordeztu eginen dira baimenak irauten duen bitartean.

Nolanahi ere, langileek lau egun horiek hartuko dituzte hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen, justifikatu behar izan gabe.

Egunak hartzeko formula honako hau izaten ahal da:

–Egunak banaka.

–4 egunak batera.

–Urteko oporrekin batera.

Langileak ez badu kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasun prozesurik izan aurreko urtean, norberak nahi duenean hartzeko beste 2 egun libre izanen ditu, eta hurrengo urtean benetan lan egindako egun gisa zenbatuko dira.

c) 3 egun natural, seme edo alaba baten jaiotza edo adopzioagatik.

d) 7 egun natural , ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen seme-alaben heriotzagatik; 3 egun natural, odol edo ezkontza bidezko lehen mailako ahaideen kasuan, eta 2 egun bigarren mailako odol edo ezkontza bidezko ahaideen kasuan.

e) 5 egun, ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailaren arteko ahaideen istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatik, baldin eta adinagatik, istripuagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik etxean atseden hartu behar badute. Ondorio horietarako, izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaidea edo langilearekin etxebizitza berean bizi den eta langilearen zaintza behar duen beste edozein pertsona hartzen da kontuan.

Langileak horretarako joan-etorri bat egin behar badu (distantzia 100 kilometrotik beherakoa ez bada), edo benetan justifikatutako arrazoi batengatik, epea egun bat gehiago luzatuko da. Egun gehiago ere hartzen ahalko dira, ordaindu beharreko jaiegunak eta/edo opor egunak deskontatuz, langileak aldez aurretik hala eskatzen badu.

Zentzu berean, gertaera eragilea Espainiatik kanpo gertatzen denean, eta gutxienez 1.000 kilometrora, eta ukitua ezkontidea, legez osatutako izatezko bikoteko kidea edo odol edo ezkontza bidezko lehen mailako ahaide bat denean, 5 eguneko baimenari 5 egun ordaindu gabe erantsiko zaizkio, betiere langileak aldez aurretik hala eskatzen badu. Kasu horretan, langileak frogatu beharko du joan-etorria egin duela.

f) Ohiko bizilekua aldatzeagatik, egun bat.

g) Nahitaezko eginbehar publiko edo pertsonal bat betetzeagatik: behar-beharrezkoa den denbora.

h) Beharrezkoa den baimena, azterketetara joateko, ikasketak egiten direnean titulu ofizial akademikoak zein profesionalak lortzeko. Kontuan hartu beharko da azterketa baztertzaileei dagozkien baimenak baino ez direla ordainduak izanen (kanpoan geratuko dira ikasleen aldizkako kontrolei dagozkienak). Langileak azterketa izaten den egun naturalean hartuko du baimen hori, eguneko edo arratsaldeko lanaldia badu. Gauez lan egiten badu, azterketa egunaren aurreko gauean hartuko du baimena.

i) Gertaera eragilearen eguna, gurasoen, anai-arreben eta seme-alaben ezkontzagatik.

j) Urtean 10 ordu medikuarengana joateko eta/edo izapide ofizialak egiteko, bai norberarenak bai odol, ezkontza edo adopzio bidezko bigarren mailara arteko ahaideenak.

Aurreko e) atalean aurreikusitako lizentzian, langileak eskubidea izanen du lizentzia izateko ospitaleratzeak eta/edo etxeko atsedenaldiak irauten duen bitartean, egun jarraituetan edo egun tartekatuetan izan.

2) Lizentzia ordaindugabeak.

a) Norberaren aferetarako ordaindu gabeko baimenak ematen ahal dira lanaldi osorako; lizentzia horien iraupen metatua ezin izanen da hiru hilabetetik gorakoa izan bi urte naturalean behin.

b) Nolanahi ere, baimen horiek ematea zerbitzuaren beharren mende dago.

c) Ordaindu gabeko baimenak ez du oporretarako eskubiderik sortuko eta, beraz, kontzeptu hori ez da kontuan hartuko ordainsarietan egin beharreko deskontuan.

d) Langileak San José egoitza-etxearekin lotura mantenduko du une oro baimenak irauten duen denbora osoan zehar, eta langilearen kontura izanen dira San José egoitza-etxeari egoera horrek eragiten dizkion kostuen %100.

e) Baimena ematea eta horren baldintzak barne araudi batean zehaztuko dira, eta araudia argitaratzen den arte, langileek ezin izanen dute baimen hori hartu.

III. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK

13. artikulua. Oinarrizko soldata.

Langileen ordainsaria da, denbora unitatearen arabera eta taldearen nahiz lanbide kategoriaren arabera finkatua, lanpostu zehatz batengatik edo beste edozein inguruabarrengatik dagokion ordainsaria kontuan hartu gabe. Oinarrizko soldata erantsitako soldata tauletan jasota dago. Egindako lanaldiaren proportzioan kobratuko da.

Lanbide kategoria bakoitzeko oinarrizko soldata I. eranskineko soldata tauletan ezarritakoa da.

14. artikulua. Antzinatasuna.

Langile batek San José egoitza-etxean duen antzinatasuna zehazteko, zerbitzuaren hasierako eguna izanen da lan egindako egun guztien batura, lan harremana mota desberdinetako kontratuekin egina bada ere (aldi baterakoak edo mugagabeak) eta kontratu horiek jarraitutasunik izan ez badute ere.

Langile baten antzinatasun osoa izanen da San José egoitza-etxean kontratatuta benetan lan egindako denbora, egunetan kontatuta, emandako orduak kontuan hartu gabe.

15. artikulua. Soldata parekatzeko osagarri pertsonala.

Osagarri hau iraungi egiten da plantilla parekatzeko prozesua amaitu delako. Hitzarmen hau sinatzean erregularizatu gabe gelditu diren zenbatekoak osagarri pertsonaltzat hartuko dira; osagarri xurgaezina eta konpentsaezina izanen da, baina oinarrizko soldatari aplikatzen zaion ehuneko berean handitzen ahalko da.

16. artikulua. Aparteko pagak.

Aparteko bi paga ordainduko dira, sei hilean behin sortuak, oinarrizko soldataren hileko baten eta antzinatasunaren, plus pertsonalaren eta prestasun plusaren batura adinakoak. Ekainaren 22an ordainduko da bat eta abenduaren 22an bestea.

Bi pagetan, gaixotasunak eragindako aldi baterako ezintasunagatiko baja aldiak dagokion pagatik deskontatuko dira.

Haborokin horiek ez dira inola ere hilero hainbanatuko, langileen ordezkariekin ados jarri ezean.

17. artikulua. Plusak.

a) Antzinatasuna.

Antzinatasuna hirurtekotan zenbatuko da, eta ez da mugarik egonen hirurtekoak sortzeko. Urte bakoitzerako, 1. eranskineko taulan finkatutako zenbatekoa ezarriko da.

b) Gaueko lana.

Gaueko lanaren plusa ezartzen da 22:00etatik 07:00etara egindako lanetarako.

Lanordu bakoitzeko ordainsari espezifiko bat izanen dute, I. eranskineko taulan ezarritakoaren arabera.

c) Igandeak edo jaiegunak.

Igande edo jaiegunetan lan egindako orduei dagokien plusa ordainduko da.

Kopurua I. eranskineko soldata taulan ezarritakoa izanen da.

Gaueko txandan lan egiten duten langileen kasuan, igandean lan egin dutela ulertuko da lanaldia igandean hasten bada, ez igandean bukatzen bada.

d) Jaiegun berezietako plusa.

Garrantzi berezia dutelako, horrela hartuko dira honako hauetan langileek egindako zerbitzuak: Eguberri eta Urteberri egunetan, abenduaren 24tik 25era bitarteko gaueko txandaren hasieratik 25eko arratsaldeko txandaren amaierara arte, eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gaueko txandaren hasieratik urtarrilaren 1eko arratsaldeko txandaren amaierara arte. Beste egun bateko atsedenaldiarekin konpentsatu diren jaiegun bereziei dagokien ordainsaria 1. eranskineko soldata taulan adierazitakoa da.

Jaiegun berezi batean lan eginez gero, egun libre bat sortuko da hurrengo urtean, benetan lan egindako egun gisa zenbatuta, ondorio guztietarako.

Ez dira inolaz ere batera jasoko jaiegun bereziko plusa eta jaiegun arrunteko plusa lan-txanda bakar batengatik.

e) Prestasun plusa.

Prestasun plusa ezartzen da erizaintzako langileentzat, ezarritako guardiak egiteagatik, guardia horietan lokalizatuta egon behar baitute arratsaldeko txandan zerbitzuaren beharra dagoenerako, hurrengo eguneko goizeko 08:00ak arte.

Erizainetako batek egun libre bat hartzen badu, ahalegina eginen da ordezko erizain bat jartzeko, baina ezusteko arrazoiengatik ordezkorik ez badago, beste erizain batek beteko du lanpostua. Erizain horrek plus bat jasoko du, soldata tauletan adierazitako erizainen jaiegunei dagokiena.

Prestasun plusa ezartzen da zuzendariarentzat, prest egoteagatik erizaintzako kontsultei telefonoz erantzuteko eta, zerbitzu horrek eskatuta, larrialdietan bertaratzeko.

18. artikulua. Soldata berrikuspenak.

I. eranskineko taulan aplikatu behar diren soldata igoerak, 2022., 2023., 2024., 2025. eta 2026. urteetan, eta ordainsari-kontzeptu guztietarako, aurreko hitzarmenetako baldintza onuragarriagoek sortutako ad personam plusei dagozkien osagarriak izan ezik:

–2022an, %3,5.

–2023an, %3,5.

–2024an, Nafarroako Administrazio Publikoko soldata igoera.

–2025ean, Nafarroako administrazio publikoko soldata igoera.

–2026an, Nafarroako administrazio publikoko soldata igoera.

IV. KAPITULUA.–ENPLEGUA

19. artikulua. Lan arloko parekatzea.

Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, aldi baterako kontratua eta iraupen mugatuko kontratua daukaten langileek kontratu mugagabea daukaten langileen eskubide berdinak edukiko dituzte, ezertan galarazi gabe kontratua iraungitzeari dagokionez eta prestakuntza kontratuen inguruan legeak berariaz aurreikusitako kontratu bakoitzaren berezitasun berariazkoak.

20. artikulua. Enplegu egonkortasuna.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, San José egoitza-etxeko langileen %75ek baino gehiagok kontratu mugagabea edo administrazio publikoan baliokidea dena izanen dute.

Plantilla egonkortzeko prozesua 2024ko abenduaren 31n amaitu ondoren, plantilla horren egoera aztertuko da, artikulu hau eta horri buruzko legeria egokia betetzeko beharrezkoak diren prozesuetarako deialdia egiteko.

LEP bakoitzean eskainiko diren plazak antzinatasun txikienekoak izanen dira, hitzarmen honen 14. artikuluan zehaztutako antzinatasun irizpideari jarraikiz.

Gainera, gaur egun zerbitzu orokorretan edo zeregin mistoetan dauden zaintzaileen lanbide-kategoria aitortzea adosten da hitzarmen honetan. Hori dela eta, barne igoerako eta enplegu-hobekuntzako prozesu bat hasiko da 2025eko lehen hiruhilekoan, plantilla organikoa aldatzeko eta hura egoitzako jarduerara egokitzeko.

21. artikulua. Probaldia.

Probaldi bat ezartzen da, inolaz ere gaindituko ez duena kontratuaren iraupenaren heren bat, Langileen Estatutuan xedatuari jarraikiz:

–1. lanbide taldea: sei hilabete.

–2. lanbide taldea: berrogeita bost lanegun.

–3. lanbide taldea: hogeita hamar lanegun.

–4. lanbide taldea: hamabost lanegun.

Probaldia idatziz itunduko da. Indarrean dagoen bitartean alde kontratatzaile bakoitzak bere aldetik lan harremana bukatutzat ematen ahalko du, askatasun osoz, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe eta inolako ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

22. artikulua. Enpresa uztea.

Mugagabeko kontratua edukita borondatez enpresan baja hartu nahi duten langileek idatziz jakinarazi beharko diote enpresari, behin betiko baja hartu baino lehen, ondokoari jarraikiz:

–1. lanbide taldea: sei hilabete.

–2. lanbide taldea: hiru hilabete.

–3. lanbide taldea: bi hilabete.

–4. lanbide taldea: hilabetea.

–5. lanbide taldea: hilabetea.

Kontratu mugagabea ez duten langileek, sei hilabetetik beherako kontratua badute, 10 egun lehenago abisatu behar dute, edozein taldetakoak izanik ere. Kontratua sei hilabete edo gehiagokoa bada, abisua emateko epea 14 egunekoa da, langilea edozein taldetakoa izanik ere.

Ezarritako aurreabisua eman ezean, enpresak ahalmena izanen du likidazioa egiteko unean ordaindu beharreko proportziozko zatietatik langilearen eguneko ordainsari erreala adinakoa kentzeko, arestian ezarritako erregelamenduzko aurreabisua falta den egun bakoitzeko.

Enpresak langilearen jakinarazpena hartu izanaren agiria egin beharko du nahitaez.

23. artikulua. Borondatezko eszedentzia.

San José egoitza-etxeko langileek eskatutako eszedentziei dagokienez (bai nahitaezkoak bai borondatezkoak), Langileen Estatutuaren 46. artikuluan ezarritakoa beteko da.

Borondatezko eszedentzia eskatuz gero, urtebetez gordeko da lanpostua.

24. artikulua. Kategoria handiagoko eta txikiagoko lanak eta mugigarritasun funtzionala.

Hala eskatzen duten egoeretan eta ezinbesteko gutxieneko denboran izan ezik, langileek ez dute beheragoko talde bateko lanposturik beteko.

Langileak goragoko kategoria bateko zereginetara bideratzen direnean, kategoria horretako ordainsariak jasoko dituzte egiten dituzten denboran eta lanaldian. Titulazioa ezinbesteko baldintza bada, ezin izanen dira goragoko kategoriako lan horiek esleitu, titulazio hori izan ezean. Baldin eta eguneroko ohiko lanaldiaren %50ean baino gehiagoan egiten badituzte lan horiek, urtean sei hilabete baino gehiagotan edo bi urtean zortzi hilabete baino gehiagotan, igoera finkatuko da, baldin eta lanpostua hutsik badago eta lanpostuak eskatzen duen titulazioa badute.

V. KAPITULUA.–LANEKO OSASUNA ETA KALITATEA

25. artikulua. Kontratua etetea amatasunagatik edo aitatasunagatik.

Amatasunagatik eta aitatasunagatik kontratuak eteteari dagokionez, Langileen Estatutuen 48. artikuluan xedatutakoa beteko da; izan ere, ezartzen du kontratuak egoera horiengatik eteten badira lanpostuak gordetzen direla. Horrez gain, artikulu bera beteko da haurdunaldian arriskua dagoen kasuetan, bai eta edoskitzeen, adopzioen, adopziorako zaintzen eta harreren kasuetan ere.

Langileen Estatutuak amatasunagatik eta aitatasunagatik kontratuak eteteari buruz ezartzen duenaz gain, indarrean dagoen legerian xedatutakoa beteko da, bereziki, martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretuan (Enpleguan eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko presako neurriena) edo hura ordezten duen legerian.

26. artikulua. Eszedentzia berezia amatasunagatik eta senideak zaintzeagatik.

San José egoitza-etxeko langileek, une bakoitzean indarrean dagoen legeriak baldintza horiek hobetzeko egoerarik arautzen ez badu, gehienez 3 urteko eszedentzia hartzeko eskubidea izanen dute seme edo alaba bakoitza zaintzeko, bai norberarena bada bai adoptatua bada, baita harrerakoa bada ere (modu iraunkorrean edo adoptatu aurreko harrera fasean). Urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.

27. artikulua. Edoskitzeko baimena.

Seme edo alaba bat izan edo adopzioan edo harreran hartuz gero, Langileen Estatutuaren 45.1.d) artikuluarekin bat, langileek eskubidea izanen dute lanetik ordubetez ateratzeko haurrari esnea emateko, haurrak bederatzi hilabete bete arte. Nahi izanez gero, bi zatitan banatzen ahal dute ordubete hori. Ume baten baino gehiagoren erditze, adopzio edo harrera kasuetan, baimenaren denbora modu proportzionalean handituko da.

Langileak eskubide hori lanaldiaren amaieran lanaldia ordu erdi murriztearekin ordezkatzen ahal du, hala nahi badu, helburu bererako, edo denbora hori lanaldi osotan pilatzen ahal du, 18 lanegun hartuz ondoz ondo.

Baimen hori langileen eskubide indibiduala da, gizon nahiz emakume izan, baina gurasoetako batek bakarrik erabiltzen ahal du, biek San José egoitza-etxean lan egiten duten kasuetan.

28. artikulua. Amatasunaren babesa.

Baldin eta, enpresak eta laneko segurtasun- eta osasun-batzordeak arriskuen ebaluazioa egin ondoren, lanposturen batek eragin negatiboa izan badezake emakumezko langile baten osasunean haurdunaldian edo edoskitzaroan, edo fetuaren osasunean, enpresak beharrezko neurriak hartu beharko ditu langilea arrisku horren eraginpean ez egoteko. Lanpostua moldatzerik ez badago, edo moldaketa eta guzti lanpostuaren baldintzak langile haurdunaren edo fetuaren osasunarentzat kaltegarriak izan badaitezke, ahal bada, langilea bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu edo zeregin batera aldatuko da.

Lanpostuz aldatzea teknikoki eta objektiboki ezinezkoa bada, edo eskaera egitea bidezkoa ez bada justifikatutako arrazoiengatik, emakumezko langileari kontratua eten dakioke haurdunaldirako arriskua izateagatik, Langileen Estatutuaren 45.1.d artikuluan ageri denarekin bat, haren segurtasuna edo osasuna babesteko behar den denborarako, eta aurreko lanpostura edo lanpostu egoki batera itzultzea ezinezkoa den bitartean.

29. artikulua. Lanaldi murrizketa.

Menpekotasunarekin eta berdintasunarekin zerikusia duen lanaldi murrizketari dagokion guztia bi lege horietan ezarritakoari lotuko zaio: 39/2006 Legea edo 3/2007 Lege Organikoa, hurrenez hurren, edo haien ordezkoa edo osagarria den ondorengo araudia.

Legezko zaintza dela-eta, langileren batek zuzenean bere kargura baldin badu hamabi urtetik beherako haurren bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen eta desgaitasun fisiko edo psikikoa duen pertsona bat, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, soldata ere hein berean murriztuta, haren iraupenaren zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere.

San José egoitza-etxeko bi langile ezkonduta badaude edo legez eratutako izatezko bikote badira eta egoera eta kasu berean badaude, horietako batek bakarrik baliatzen ahalko du eskubide hori.

30. artikulua. Genero indarkeriaren biktimen babesa.

Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integrala emateko Neurriei buruzko Lege Organikoa edo hura ordezten edo osatzen duen ondorengo araudia beteko da.

31. artikulua. Erretiro partziala.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, eta legeria orokorrean eta Gizarte Segurantzan indarrean dagoen bitartean, ahaleginak eginen dira langileak erretiro partzialeko planetan sartu eta errelebo kontratuak izan ditzaten, betiere modalitate horretan aritzeko eskubidea izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte eta kontuan hartuta langilearentzako baldintza onuragarrienak.

32. artikulua. Aldi baterako ezintasun egoerak.

Laneko istripuaren edo gaixotasun profesionalaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuetan, enpresak hobekuntza ekonomiko gisa ordainduko du langileak aldi baterako ezintasunarengatik hartzen duen prestazioarekiko diferentzia, eta bermatuko du benetako soldata (aldi baterako ezintasuna gertatu aurretik osorik lan egindako hilekoa) osorik jasoko dela bajak iraun bitartean.

Gaixotasun arruntak edo lanez kanpoko istripuak eragindako aldi baterako ezintasun kasuetan, San José egoitza-etxeak emanen du langilearen ordainsari finkoaren (oinarrizko soldata, antzinatasuna, osagarri pertsonala eta aparteko pagak) %90era iristeko behar den zenbatekoa, hirugarren egunetik ABEa amaitu arte, baina ezin izanen du inola ere gainditu kontingentzia arrunten gehieneko kotizazio oinarria.

33. artikulua. Laneko arriskuen prebentzioa eta lan osasuna.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legean edo hura ordezten duen legerian xedatutakoaren arabera, San José egoitza-etxeko langileek laneko segurtasun eta osasunari dagokienez babes eraginkorra izateko eskubidea dute. Eskubide horrek esan nahi du enpresak laneko arriskuen aurrean babestu behar dituela bere zerbitzuan aritzen diren langileak.

VI. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARITZA

34. artikulua. Eskubide sindikalak.

San José egoitza-etxeko langileen ordezkari sindikalek ordezkaritza sindikalari buruz indarrean dagoen legerian jasotako eskubideak eta eginkizunak izanen dituzte.

35. artikulua. Ordu sindikalak.

San José egoitza-etxeko langileen ordezkariek 20 ordu ordainduko kreditua izanen dute hilean, ordezkaritza lanetan erabiltzeko.

36. artikulua. Bilera sindikalak.

–Langileen delegatuek edo langileen %33k bileretarako dei egiten ahalko dituzte lan gatazkak direla eta. Bilera horiek lanorduetan egiten ahalko dira, eta, horretarako, egoitzako zuzendaritzari jakinarazi beharko diote bilera egin baino 48 ordu lehenago. Urtean 50 ordu erabiltzen ahalko dira, gehienez, bilerak egiteko; hilean 10 ordu erabiltzen ahalko dira, baina ezin izanen dira hilez hil metatu.

–Jakinarazpenak aztertu beharreko gaien zerrenda adieraziko du.

–Ordu horiek ez dira ordainduko, enpresarekin horrelakorik adostu ezean.

37. artikulua. Batzorde paritarioa.

1) Hitzarmenaren batzorde paritarioa osatzen da, alderdi sinatzaileek osatua. Hitzarmena interpretatuko du, bitartekaritza eta arbitrajea eginen ditu eta begiratuko du hura beteko dela.

2) Halaber, hitzarmenaren indarraldian, hura egokitu edo aldatzeko eginkizuna beteko du.

3) Batzorde paritarioak aurretik esku-hartzeko tramitea agortutzat joko da gehienez ere zazpi eguneko epea pasatzen denean desadostasuna planteatu zenetik batzorde paritarioak iritzia eman gabe.

4) Bi alderdiek, oro har, adostu dute batzorde paritarioaren mende uztea hitzarmena aplikatu eta interpretatzean sortzen ahal diren arazo, desadostasun edo gatazka guztiak, kasuak Nafarroako Lan Auzitegian edo lan arloan eskumena duen jurisdikzioan aurkeztu baino lehen. Orobat, hamabost egunetan ebatzi beharko du gehienez, egoera aurkezten zaionetik hasita. Ebazpena ez bada ematen, arrazoia edozein delarik ere, bukatutzat emanen da batzorde paritarioaren tramitea.

5) Oro har, ordezkaritzako edozeinek eskatuta bilduko da batzorde paritarioa, jorratu beharreko gaiak zehaztuta. Erabakitakoari publizitatea emanen zaio zentroko iragarki-taulan.

6) Batzorde paritarioak aurkeztu den eskaera ebazten ez duenetan, bi alderdiek, enpresak eta langileen ordezkaritzak, erabaki dute berariaz men eginen diotela Nafarroako Lan Auzitegiari.

7) Batzorde paritarioaren erabakiek hitzarmen kolektibo honen testuak adinako balioa izanen dute, Langileen Estatutuaren 91.4 artikuluan xedatuarekin bat.

8) Erregistroaren ondorioetarako, batzorde paritarioaren helbidea lantokiarena da: Pascual Oñate kalea 45, 31591 Corella.

9) Hitzarmen hau indarrean dagoen artean, akordio hau sinatzen duten alderdiek osatuko dute batzorde paritarioa; hau da, San José egoitza-etxearen udal patronatuko buruak eta egoitzako langileen ordezkariak.

VII. KAPITULUA.–LANBIDE TALDEAK

38. artikulua. Printzipio orokorrak.

1. Lanbide sailkapen sistemaren bidez, oinarri teknikoa eta antolakuntzazkoa duen antolamendu juridikoa den aldetik, laneko eginkizunak, lanbide taldeak eta ereduko lanpostuen zehaztapena ezartzen da; sistema horri atxikita egonen dira Corellako San José egoitza-etxeko langileak.

2. Ondorio horietarako, lanbide taldeak lanbide gaitasunak, titulazioak eta lanaren eduki orokorra biltzen ditu, eginkizun edo espezialitate profesional desberdinak barne, aldez aurretik prestakuntza edo egokitzapen ikastaroak eginda, behar izanez gero.

39. artikulua. Lanbide taldeak.

TALDEA

MAILA

1

Zuzendaritza

2

Erdi-mailako kargudunak eta/edo unibertsitate-tituludunak

3

Langile kualifikatuak. (LHII)

4

Gerokultoreak (LHI)

4

Zerbitzu orokorretako langileak

40. artikulua. 1. lanbide taldea: zuzendaritza.

a.–Zuzendaria.

Bere karguan, honako eginkizun hauek gauzatu beharko ditu:

a) Zentroko funtzio arloen jarduera zuzendu, koordinatu eta ikuskatzea, Udal Patronatuak emandako jarraibideen arabera.

b) Zerbitzuak emateaz arduratu eta ongi ematen direla ziurtatzea.

c) Erabiltzaileen eskubideak errespetatzen direla eta jasotzen duten arreta kalitatezkoa dela zaintzea, eta beraien eta senideen iradokizunak eta kexak entzutea, iradokizunak aztertzeko eta kexak konpontzen saiatzeko.

d) Zentroan zerbitzuak ematen dituzten profesionalen lana antolatu, eta dagozkien eginkizunak behar bezala betetzeko behar dituzten baliabideak eskaini.

e) Zentroaren eguneroko funtzionamenduaren berri eman organo eskudunari, bakoitzaren zeregin funtzionalen arabera, eta gertatzen den edozein anomalia edo larrialdi jakinarazi.

f) Ustez ezintasuna duten eta seniderik ez duten erabiltzaileen berri eman Fiskaltzari. Halaber, senideek babes ahalmenak erabiltzen ez badituzte edo behar bezala erabiltzen ez badituzte ere jakinaraziko dio Fiskaltzari.

g) Eraikineko segurtasun neurriak eta ebakuazio eta larrialdi plana azaldu egoitzako erabiltzaileei eta langileei.

h) Aipatutako eginkizunak betetzeko beharrezkoa den edozein jarduketa gauzatu, egoitzak ongi funtzionatzen duela bermatzeko.

41. artikulua. 2. lanbide taldea: erdi-mailako kargudunak eta unibertsitate-gradudunak.

a.–Erizaintzako koordinatzailea.

Erizain titulazioa duen eta autonomiaz, ekimenez eta erantzukizunez jarduten duen langilea da, osasun-zerbitzuen arloan koordinazio- eta gainbegiratze-lanak egiteko.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, bai eta eskatzen zaizkion beste batzuk ere, baldin eta funtzio horiekin edo bere titulazioaren edo gaitasun profesionalarekin lotuta badaude:

–Osasun-arloan zerbitzuak ematen dituzten langileak antolatu, banatu eta koordinatzea.

–Bere kargura dauden langileen jarduera planifikatu eta gainbegiratzea, esleituta dituen pertsonen jarduerak eta txandak banatzea, eta bere kargura dituen materialen eta ekipoen erabilera egokia eta ekonomia zaintzea.

–Sendagaien egoera eta kontserbazioa gainbegiratzea, iraungitze-data kontrolatuz.

–Sukaldaritza-zerbitzuari otordu-dietak eskatzea idatziz, janaria prestatzeko arduradunarekin batera taxutuko dituenak.

–Familiei erabiltzailearen osasun-egoeraren berri ematea.

–Osasun arloan behar den materiala eta ekipamendua eskatzea eta kontrolatzea.

–Erabiltzaileen jarraipenean esku hartzen duten gainerako profesionalekin egiten diren bileretan parte hartzea, osasun-premiei eta eguneroko bizitzako premiei dagokienez.

–Zentroko gelen osasun-egoera gainbegiratzea.

–Bere gain hartzea medikuek eskuordetutako eginkizunak, baldin eta osasun arloaren eta bere gaitasun profesionalaren barnean badaude.

–Bere eskumeneko administrazio-eginkizunak eta kudeaketa eskuordetua egitea osasun arloan, zentroko erosketen arloan eta hornitzaileekiko eta kanpoko beste zerbitzu batzuekiko harremanen arloan, zentroko zuzendaritzak ezarritako argibideei eta jarraibideei jarraituz.

–Zaintzea bere kargura dauden langileen lan profesionala betetzen dela, bai eta haien higienea eta uniformeak ere.

–Arduradun hurrenari jakinaraztea bere lanean ikusitako gorabeherak edo anomaliak.

b.–Erizaina.

Dagokion titulua duen eta lanbidean aritzeko legezko gaitasuna duen langilea da. Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta haiekin eta/edo bere titulazioarekin zerikusia dutenak ere:

–Zaintzeko prozesuaz arduratu; hau da, adineko pertsonari banakako laguntza emateko gai izan, metodo sistematiko eta antolatu baten bidez. Haren beharrak, urritasunak, baliabideak eta modu autonomoan aritzeko aukerak baloratu, horrela arazoen arteko lehentasunak ezarri, helburuak jarri eta ikusitako arazoei egokitutako arreta plana prestatzeko; eta helburu errealistak proposatu, adineko pertsonak, familiak eta/edo zaintzaileek lor ditzaketenak. Halaber, adineko pertsonaren eta haren familiakoen eta zaintzaileen parte hartzea bideratzeko jarduerak planifikatu. Pertsonak lor dezakeen autonomia mailarik handiena mantentzen eta/edo berreskuratzen lagundu, eta prozesuko emaitzak baloratu.

–Adineko pertsonei zuzendutako jarduerak garatu osasunaren sustapenari eta gaixotasunaren prebentzioari edo egoeraren ondoriozko arazoei loturiko arloetan, kontuan hartuta ahultasun egoeretan daudela; familiakoei eta/edo zaintzaile informalei ere zuzenduko zaizkie; osasunari eutsi eta zahartze prozesuari egokitzeko heziketa lana ere eginen dute, arrisku egoerak identifikatuta, gaixotasunak sendatzen lagunduta edo egoera kronikoen jarraipena eginda eta heriotzaren prozesuan laguntza pertsonala emanda.

–Erizaintza taldearen buru izan eta diziplinarteko talde lanean parte hartu zainketa egin ahal izateko, adineko pertsonentzako arretaren berezitasunak zehaztuta eta formulatuta, egoera bakoitzean dagokion zeregina bere gain hartuta eta beste profesional batzuekin aukerak, ezagupenak eta esperientziak trukatuta edozein jarduketa esparrutan.

–Berariazko bere jardueraren azterketan parte hartu gizartearekin duten konpromisoa zehazten duen ikerketaren bidez, betiere adinekoen eskubide eta balioak kontuan hartuta, ematen duen laguntzaren kalitatea hobetzeko ikerketa erabilita eta teoria eta praktika batuta profesionalen, zaintzaileen eta beste gizarte talde batzuen artean.

–Bere erabaki eta ekintzen erantzukizuna bere gain hartu, bere praxis profesionala adineko pertsonen eta haien familiaren errespetuan oinarrituta. Haiek mantentzeko neurriak hartu, erabakiak eta jokaerak ongintzaren (kalterik ezaren), autonomiaren eta justiziaren printzipio bioetikoen arabera doituta, kode deontologikoari jarraikiz.

–Zuzendaritzako kiderik ez badago, beraiek arduratuko dira langileen, senideen eta hornitzaileen eskaerei erantzuteaz.

–Beharrezkoa da zaintza lanetan adineko pertsonaren eta haren familiaren beharrei erantzunez egiten dituen esku hartzeak sistematikoki ebaluatzea, proposatutako helburuak zein mailatan bete diren zehaztu ahal izateko.

–Lanbide garapenean erantzukizuna hartu behar du bere gain, bere taldeko kideen hazkundean lagunduta.

–Botikak prestatu eta eman, sendagileen aginduen arabera.

–Historia klinikoak ordenatu eta eguneratu, eta jaso beharreko funtzioarekin lotutako datuak idatzi.

–Gaixotasunagatik oheratutako egoiliarrari lagundu, agindu bezala jarrerak aldatuta, gaixoentzako otorduen zerbitzua kontrolatuta eta, instrumentalizazioa behar denean (zunda nasogastrikoa, zunda gastrikoa, etab.), jatekoa pazienteei zuzenean emanda.

–Egoiliarren garbitasuna kontrolatzea, baita logeletan dituzten sendagaiak eta janariak ere.

–Zentroko langileen osasun beharrei kasu egitea, haiek bere eskumenekoak badira.

–Fisioterapeutei laguntzea jardueretan, haien kalifikazio maila bateragarria bada OLT/EUD titulazioarekin eta berariazko eginkizunek hala uzten badiete.

–Botika eskariak, analisiak, errezeten kudeaketa, baimenen tramitazioa eta anbulantzia eskaerak egin agintaritza eskudunari, baita prestazio ortoprotesikoen, pixoihalen eta bestelakoen eskaera ere.

–Ohiko lanalditik kanpo, sakelako telefono bidez lokalizatuta egon beharko du egoiliarren osasun beharrei erantzuteko, heriotza kasuetan senideei arreta emateko, larrialdietarako, azalpenak emateko, langileen aferak kudeatzeko...

Psikologoa:

Dagokion titulua duen eta lanbidean aritzeko legezko gaitasuna duen langilea da.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta haiekin eta/edo bere titulazioarekin eta gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak ere:

–Banako zein taldeko tratamendu psikoterapeutikoak egitea erabiltzaile guztiei.

–Egiten den tratamenduaren aplikazioaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

–Diziplinarteko taldean parte hartzea erabiltzaileen balorazio psikologikoak egiteko eta behar duten arreta emateko.

–Estimulazio kognitiboaren programa gauzatzea.

–Sustapen lana egitea, egoiliarrak zentroko eta inguruneko bizimodura molda daitezen eta parte har dezaten.

–Talde teknikoko kide den aldetik, parte-hartze aktiboa izanen du pertsona erdigunean jartzen duen arreta integraleko eredua ezartzen, lan-metodologia gidatuko du, zerbitzuan etengabeko prestakuntza-jardueretan parte hartuko du, zaintza humanizatzeko programak garatuko ditu, eta egoiliarrekin eta haien familiekin etengabeko harremana izanen du, besteak beste.

–Garapen komunitarioko programa orotan parte hartuko du, egoitzaren eremuaren barruan zein kanpoan.

–Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun sozioasistentzial.

Fisioterapeuta:

Dagokion titulazioa eta lanbidean jarduteko legezko gaitasuna edo lanbide gaitasuna dituzten langilea da.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta haiekin eta/edo bere titulazioarekin zerikusia dutenak ere:

–Agindutako errehabilitazio-tratamenduak eta -teknikak egitea.

–Eskatzen zaionean, zentroko lanbide anitzeko taldean parte hartzea, bere lanbide espezializazioarekin zerikusia duten probak edo balorazioak egiteko.

–Tratamenduaren aplikazioaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

–Bere espezialitateko tratamenduaren aplikazioa ezagutzea, ebaluatzea eta informatzea eta, hala badagokio, aldatzea, tratamenduak egiten direnean besteren baliabideak erabiliz.

–Bere espezialitateko baliabideak ezagutzea lurralde eremuan.

–Zentroan antolatzen diren batzarretan eta lan-saioetan parte hartzea.

–Bere eskumeneko gaietan laguntzea erabiltzaileen familiei eta erakundeei zuzendutako prestakuntza- eta informazio-programetan.

–Behar duten profesionalei aholkularitza ematea mobilizazio jarraibideen gainean eta fisioterapia teknikek ukitzen dituzten tratamenduen gainean.

–Zentroetan tratamenduen berrikuspenerako, jarraipenerako eta ebaluaziorako egiten diren saioetara joatea.

–Talde teknikoko kide den aldetik, parte-hartze aktiboa izanen du pertsona erdigunean jartzen duen arreta integraleko eredua ezartzen, lan-metodologia gidatuko du, zerbitzuan etengabeko prestakuntza-jardueretan parte hartuko du, zaintza humanizatzeko programak garatuko ditu, eta egoiliarrekin eta haien familiekin etengabeko harremana izanen du, besteak beste.

–Garapen komunitarioko programa orotan parte hartuko du, egoitzaren eremuaren barruan zein kanpoan.

–Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun sozioasistentzial.

Terapeuta okupazionalak:

Dagokion titulua duen eta lanbidean aritzeko legezko gaitasuna duen langilea da.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta haiekin edo bere titulazioarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak ere:

–Zentroko jardueren plan orokorrean parte hartzea.

–Terapia okupazionalari dagozkion esku-hartzeak egitea, hala nola oinarrizko eguneroko bizitzako jarduerak eta jarduera instrumentalak, lana, hezkuntza, aisia eta parte-hartze soziala entrenatzea, mantentzea eta garatzea. Era berean, erabiltzaileak errehabilitatzea/gaitzea, ingurunearekin erlazionatzeko edo jarduera okupazionalak egiteko gaitasunak berreskuratzea edo mantentzea, eta ortesiak, protesiak eta laguntza-produktuak egitea, egokitzea eta haien erabilera entrenatzea.

–Zentroko erabiltzaileen aisialdiko eta denbora libreko arloetan parte hartzea.

–Diziplina anitzeko gainerako taldearekin batera, parte hartzea zentroko erabiltzaileen errekuperazio- edo laguntza-prozesuaren ebaluazioan eta jarraipenean.

–Bere eskumeneko gaietan laguntzea (okupazio-arloen errehabilitazioa, laguntza-produktuak agintzea, egokitzapenak, irisgarritasuna, ergonomia, ekonomia artikularra, mobilizazio funtzionala eta erakundeen erabiltzaileen familiei informazioa ematea), erakundeen erabiltzaileen familiei prestakuntza eta informazioa emateko egiten diren programetan.

–Talde teknikoko kide den aldetik, parte-hartze aktiboa izanen du pertsona erdigunean jartzen duen arreta integraleko eredua ezartzen, lan-metodologia gidatuko du, zerbitzuan etengabeko prestakuntza-jardueretan parte hartuko du, zaintza humanizatzeko programak garatuko ditu, eta egoiliarrekin eta haien familiekin etengabeko harremana izanen du, besteak beste.

–Garapen komunitarioko programa orotan parte hartuko du, egoitzaren eremuaren barruan zein kanpoan.

–Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun sozioasistentzial.

Gizarte langilea:

Dagokion titulazioa eta lanbidean jarduteko legezko gaitasuna duen langilea da.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta haiekin edo bere titulazioarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak ere:

–Zentroko gizarte lana planifikatu eta antolatzea, helburuen programazio egokia eta lanaren arrazionalizazioa direla bide.

–Egoitzan sartzeko prozesuan arreta ematea eta erabiltzailearen historia eta fitxa soziala egitea.

–Egoiliarrekin zerikusia duten gizarte alderdiak ikertzen laguntzea eta horretarako azterlanak egitea.

–Administrazio-jarduerak egitea eta erabiltzaileen txosten sozialak eta zentroko zuzendaritzak eskatzen dizkienak egitea. Baliabide berekiei eta kanpokoei buruzko informazioa ematea egoiliarrei, eta haien egoera pertsonala, familiarra eta soziala baloratzea.

–Zuzeneko arreta ematea, banaka, taldeka eta komunitatean.

–Sustapen lana egitea, erabiltzaileak zentroko eta inguruneko bizimoduan integra daitezen eta parte har dezaten.

–Parte hartzea erabiltzaileak zentrora egokitzeko programak prestatzen eta abiarazten.

–Gizarte eta kultur sustapeneko lantaldeak eta jarduerak koordinatzea.

–Batzorde teknikoan parte hartzea.

–Erabiltzaileen arazo sozialak konpontzeko kudeaketak egitea, batez ere entitate eta erakundeekikoak.

–Gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemako profesionalekiko eta baliabideekiko koordinazioa sustatzea, komunikazio-bideak ezartzeko.

–Parte hartzea, profesional anitzeko taldearekin edo osasun sailarekin, erabiltzaileek behar dituzten orientabideak edo arreta prestatzen.

–Logelak eta jantokiko mahaiak esleitzen eta aldatzen parte hartzea erizaintza sailarekin eta zuzendaritzarekin batera.

–Osasun zentroetako erabiltzaileen jarraipena egitea eta, hala badagokio, behar diren bisitak egitea.

–Erabiltzaileari zentroko gizarte arreta emateko prozesuan familiari informazioa, orientazioa, aholkularitza eta laguntza ematea.

–Talde teknikoko kide den aldetik, parte-hartze aktiboa izanen du pertsona erdigunean jartzen duen arreta integraleko eredua ezartzen, lan-metodologia gidatuko du, zerbitzuan etengabeko prestakuntza-jardueretan parte hartuko du, zaintza humanizatzeko programak garatuko ditu, eta egoiliarrekin eta haien familiekin etengabeko harremana izanen du, besteak beste.

–Garapen komunitarioko programa orotan parte hartuko du, egoitzaren eremuaren barruan zein kanpoan.

–Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun sozioasistentzial.

42. artikulua. 3. lanbide taldea: langile kualifikatuak (LHII).

a.–Administraria.

Ekimen eta erantzukizun mugatua duen langilea da eta, zentroko zuzendaritza-organoen mende egonik, administrazioko oinarrizko eginkizunak betetzen ditu.

Eskatzen zaizkion eginkizunak beteko ditu, baldin eta haren titulazioarekin eta/edo esperientziarekin, gaikuntzarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia badute.

Eskatzen zaion gaikuntza eta/edo esperientzia zehatza izanen du bere eginkizunak betetzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

43. artikulua. 4. lanbide taldea: gerokultoreak (LHI).

a.–Gerokultorea. Balio anitzeko garbitzaile laguntzailea (balio anitzeko laguntzailea).

Zentroko zuzendariaren mende edo zehaztuko den pertsonaren mende, honako eginkizun nagusia duten langileak: eguneroko jardueren erabiltzaileak zaindu eta laguntzea, haien kabuz egin ezin dutenean, eta haien laguntza pertsonala eta haien ingurunearena xede duten lan profesional guztiak egitea.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta haiekin eta/edo bere titulazioarekin, gaikuntzarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak ere, ezarritako protokoloekin bat:

–Erabiltzaileei garbitzen laguntzea eta zaintzea eta behar fisiologikoetan eta itxura zaintzen laguntzea, baldin eta beren kabuz ezin badute egin. Jarduera horietako bakoitza erregistratu esleitutako langilearen kodearen bidez.

–Ez du deus esanen erabiltzaileek pairatzen dituzten prozesu patologikoen gainean, edo haien intimitatearen gainean, eta bere gaineko zuzeneko profesionalekin koordinatuta eta haien erantzukizunpean lan eginen du beti.

–Egoitzetako eginkizun planaren arabera, erabiltzaileen gauzak garbitu eta mantentzeko lanak egitea, oheak egitea, logelak txukun mantentzeko lanetan laguntzea, arropa jaso eta ikuztegira eramatea, eta erabiltzaileen arropaz arduratzea.

–Jaten eman behar die beren kabuz jateko gauza ez diren erabiltzaileei. Era berean, otorduak jaso, banatu eta bilduko dizkie erabiltzaileei.

–Ohean daudenen jarrera-aldaketak egitea, hori behar dutenak jaikiaraziz eta oheratuz, eta bere prestakuntza teknikoaren arabera eskatzen zaizkion zerbitzu osagarriak ere bai.

–Erabiltzaileen osasunaren gainean gertatzen diren gorabeherak erizainei jakinaraztea, dagoen protokoloa aplikatuz. Erizaintzako arduradunei aditzera ematea egoiliarrengan sumatzen dituzten zantzu edo sintoma ezohikoak.

–Altzariak, materialak, aretoak eta gainerakoak garbitu eta prestatzea.

–Erabiltzaileak kanpora joan behar direnean (hitzordu medikoak, txangoak, kudeaketak eta abar), haiekin batera joatea.

–Profesionalen taldearekin elkarlanean aritzea haien zerbitzu espezializatuak osatzeko oinarrizko atazak eginez, erabiltzaileei autonomia pertsonala emateko eta gizartearen bizitzan sartzeko.

–Zuzendaritzak eta eginkizun planak emandako jarraibideei helduta, erabiltzaileen senideei arreta ematea eta horiek egoitzako bizitzan sartzen laguntzea.

–Erabiltzaileekiko harremanetan edo jardueretan, kasuan kasuko profesionalek jasotzen duten lana laguntzaren, hezkuntzaren eta prestakuntzaren aldetik osatzen laguntzea.

–Erizainei laguntzea egoiliarrei botikak ematen eta sendaketak egiten.

–Egoiliarrek tokiz aldatu behar dutenean, behar diren gauza pertsonal guztiak prestatzea.

–Jantokiko eta sukalondoko lanak egitea.

–Eguneroko lana antolatzeko diseinatzen diren lan programak betetzea.

–Egoitzako areto guztietan garbiketa lanak egin.

–Ikuztegiko lanak, lentzeriakoak, arropa armairuetakoak eta makinen erabilera eta zaintzakoak egitea, arropa eta produktuak kontu handiz erabiliz.

–Agintzen zaion eguneko lana arreta handiz egitea eta tresnak eta produktuak arduraz erabiltzea.

–Aretoetan edo geletan jende arrotza sartzen ikusten badu edo bestelako gorabeheraren bat gertatzen bada, dagokion arduradun organikoari jakinaraztea.

–Egoiliarrak, langileak eta, oro har, zentroan dauden pertsona guztiak behar den begiruneaz eta gizatasunaz tratatzea.

–Betiere, garbi eta txukun ibiliko dira, eta uniforme egokia jantziko dute.

–Erabiltzaileei une bakoitzean behar duten laguntza ematea, bere lanbide eskumenen barrenean.

–Lanbide isilpekotasuna betetzea, aplikazio guztietan bete ere.

–Txanda osoan aldean eramatea hari esleitutako telefonoa. Erizainik ez badago, guardiako erizainei abisatuko diete, dagozkien gorabeherak kudeatzeko.

–Oro har, lehenago zehaztu ez badira ere, agintzen zaizkion jarduera guztiak, baldin eta bere lanbidearen jardunekoak eta bere prestakuntza teknikokoak badira.

b.–Sukaldaria.

Eginkizunak:

a) Saileko arduradun gisa, sukaldeko langile guztiak antolatu, banatu eta koordinatuko ditu. Halaber, janariak prestatu eta onduko ditu. Menuak eta jan-neurriak proposatuko dizkie zentroko zuzendaritzari, onesteko, eta medikuntza sailari, gainbegiratzeko.

b) Egunero zehazten diren zerbitzu arruntak, bereziak eta apartekoak gainbegiratzea.

c) Sukaldeko langileei otordu prestatuak ematea orgetan muntatzeko.

d) Elikagaien biltegiratzea eta kontrola zaintzea eta biltegia gaiez hornitzea; egin beharreko zerbitzuetarako behar diren gaiak aterako ditu eta haien egoera begiratuko du.

e) Janariak egoki administratzen saiatzea, etekin hobea lortzeko.

f) Izakinak birkontatzea zentroetako administratzaileekin, zuzendaritzari jakinaraztea atzematen dituen faltak, kontuan izatea bere kargurako langileek betetzen dutela beren jarduna eta, halaber, haien higienea eta uniformetasuna begiratzea.

g) Saileko makinak eta tresnak funtzionamendu eta garbitasun baldintza egokietan mantentzen diren begiratzea (erretiluak, labeak, frijigailua, erauzgailuak, iragazkiak, ebakitzaileak, eltzeak, etab.).

h) Menuak proposatu behar direnean laguntza ematea.

i) Hornitzaileei egin behar zaizkien eskabideetan laguntzea, jasotako jarraibideak kontuan hartuta.

j) Baimenik ez dutenei sukaldean eta despentsan sartzen ez uztea.

k) Sukaldeko edozein gorabeheraren berri ematea, janariak zorrotz zaintzea, eta janarien sartzeak eta ateratzeak, haien pisua eta kalitatea kontrolatzea.

l) Zehaztuta ez badaude ere, haren lanpostuarekin bat datozen eginkizun guztiak betetzea.

m) Egoiliarrei, senideei eta lankideei tratu pertsonalizatua eta errespetuzkoa eman.

n) Sukaldearen, biltegien, hotz kameren eta lan tresnen erregistroa egin eta horiek garbitu.

Kokagune organikoa: zuzenean egoitzako zuzendaritzaren mende dago.

44. artikulua. 5. lanbide taldea: zerbitzu orokorretako langileak.

a.–Garbitzailea eta arropa garbitzeko eta lisatzeko zerbitzuko langilea.

Garbiketa-, ikuzketa- eta lisatze-lanak egiten dituen langilea da, erantzukizun mugatuarekin eta gobernariaren edo zuzendaritzaren mende.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta harekin eta/edo bere gaikuntzarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak ere:

–Ikuztegiaren eta mihiseriaren berezko lanak egitea, bai eta makinak erabili eta arreta egitekoak ere, erabiltzaileen eta zentroko arropa zaintzea eta materialak ahalik eta hobekien erabiltzea.

–Logelak eta gune komunak garbitzeko lanak egin (oheak, arropa aldaketak, bainugelak, leiho eta balkoiak, altzariak, etab.). Lan horietan, erabiltzaileei ahalik eragozpen gutxien sortzen saiatuko dira.

–Erabiltzaileen arropa beti garbi eta prest edukitzea, bai norberarena, bai oheko arropa, eskuoihalak eta abar, eta ondoren jaso, sailkatu eta banatzea.

–Arduradun hurrenari jakinaraztea bere lanean ikusitako gorabeherak edo anomaliak.

–Eginkizun horiek betetzeko beharrezko gaikuntza edo esperientzia izanen dute, indarreko araudian araututakoaren arabera.

VIII. KAPITULUA.–DIZIPLINA ARAUBIDEA

45. artikulua. Diziplina araubidea.

Langileek laneko arauren bat hausten badute, enpresak zehapena jar diezaieke, falta mailakatze honen arabera:

1. Falta arinak.

2. Falta astunak.

3. Falta oso astunak.

46. artikulua. Falta arinak.

Falta arina da:

1. Atzerapena eta zabarkeria bere eginkizunak betetzean, bai eta enpresaren lokalak, baliabideak, materialak edo dokumentuak behar ez bezala erabiltzea, ez bada ageriko astuntasuna dela-eta falta astuntzat har daitekeela.

2. Justifikatutako arrazoiengatik lanera joan behar ez denean aurretik behar den denboraz ez jakinaraztea, jakinarazi ezina frogatu ezean.

3. Hilabete batean 3, 4 edo 5 aldiz atzeratzea lanera sartzean edo lanpostutik edo zerbitzutik alde egitea bidezko arrazoirik gabe, 15 minutuz gehienez.

4. Norberaren garbitasun edo txukuntasun eza.

5. Helbidea, bizilekua, telefonoa edo familiaren egoera aldatzen bada enpresari ez jakinaraztea, aldaketa horiek zerga arloko edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan ondorioak izaten ahal badituzte.

6. Baimenik gabe aldatzea lan-parteetan ageri diren etxez etxeko laguntza zerbitzuen ordutegiak.

7. Lanaldiaren barrenean, sakelako telefonoa norberaren aferetarako erabiltzea, larrialdietan izan ezik.

8. Identifikazio txartela ikusgarri ez izatea edo arauzko uniforme osoa ez eramatea lanorduetan.

47. artikulua. Falta astunak.

Hauek joko dira falta astuntzat:

1. Eginkizunak berandu edo zabarkeriaz betetzea, hala nola enpresaren lokalak, baliabideak materialak edo dokumentuak behar ez bezala erabiltzea, ageriko astuntasuna dagoenean.

2. Lanera ez joatea, egun batetik hiru egunera bitarte, bidezko arrazoirik gabe, hogeita hamar eguneko epean; hura ez jakinaraztea eta baja agiri ofiziala ez aurkeztea agiria egin eta hurrengo berrogeita zortzi orduko epean, non ez den frogatzen hori egitea ezinezkoa zela.

3. 30 eguneko epean behin eta berriz (5 egunez gutxienez eta 10 egunez gehienez) atzeratzea lanera sartzean bidezko arrazoirik gabe, 15 minutuko atzerapenarekin gehienez.

4. Lantokitik ateratzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

5. Lanean segurtasun eta osasunerako ezarritako arau eta neurriak ez betetzea edo bertan behera uztea, horren ondorioz osasunerako eta osotasun fisikorako arriskuak sortzen ahal direnean izan ezik, halakoetan falta oso astuntzat joko baita.

6. Enpresaren denbora, uniformeak, materialak edo baliabideak beste gauza batzuetarako edo norberaren mesederako erabiltzea.

7. Etxeko laguntzarako zerbitzuaren erabiltzailearen etxeko giltzaz arduratzea enpresaren baimen idatzizkoa izan gabe.

8. Lanean ari dela erretzea edo edari alkoholdunak edatea.

9. Errespeturik ez agertzea erabiltzaileei, edozein kategoriatako lankideei, senideei, laguntzaileei edo enpresarekin harremanetan dagoen beste edozeini, eta agintekeria.

10. Enpresak emandako sakelako telefonoa edo pertsona-bilagailua ez hartzea lanorduetan bidezko arrazoirik gabe; guardia lokalizatuetan gertatzen bada, falta oso astuna izanen da.

11. Falta arinak errepikatzea, desberdinak badira ere, 90 eguneko epean, baldin eta arrazoi horregatik ohartarazpena egin edo zehapena jarri bazaio.

48. artikulua. Falta oso astunak.

Falta oso astunak dira:

1. Egoiliar edo erabiltzaile baten prozesu patologikoaren, haren intimitateko kontu baten edo indarreko legeek babesten duten beste edozein datu pertsonalen berri ematea.

2. Kontratuko onustea haustea, eta iruzurra, desleialtasuna edo konfiantza-abusua agindu zaizkion kudeaketetan.

3. Lanera ez joatea hiru egun baino gehiagotan 30 eguneko epe batean, bidezko arrazoirik gabe.

4. Behin eta berriz (10 egun baino gehiagotan 30 eguneko epe batean, edo 30 egun baino gehiagotan 90 eguneko epe batean) atzeratzea lanera sartzean bidezko arrazoirik gabe.

5. Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea, psikikoak edo moralak, egoiliarrei, erabiltzaileei, edozein kategoriatako lankideei edo senideei eta laguntzaileei, baita enpresarekin harremanetan dagoen beste edozein pertsonari ere.

6. Zentroaren edo zerbitzuaren erabiltzaileengandik onura ekonomikoak edo gauzazkoak galdatzea, eskatzea, onartzea edo eskuratzea.

7. Zentroaren, zerbitzuaren, erabiltzaileen edo langileen objektuez, agiriez, materialez eta abarrez jabetzea.

8. Bidegabeko lehia, familiakoei egoitza edo zerbitzua aldaketa egin dezaten edo egoiliarrak edo erabiltzaileak langileen edo partikularren etxeetara eraman ditzaten sustatuz edo iradokiz. Halaber, egoiliarren edo haien senideen datu pertsonalak edo telefonoak egoitzakoak edo zerbitzukoak ez diren pertsonei ematea.

9. Langileak, aldi baterako ezintasun egoeran dagoen bitartean, norbere zein besteren kontura lan egitea, bai eta ezintasun egoera hori luzatze aldera manipulazio edo iruzurrak egitea ere.

10. Enpresako edozein pertsonarenganako jarduera eta jokabide sexual iraingarriak izatea, hitzezkoak nahiz fisikoak, larrietan larrienak izanik aginte edo hierarkia egoeratik eragindakoak, kontratu mugagabea ez dutenen aurka egindakoak, edo salaketa egin dutenen aurkako mendeku hartzekoak.

11. Lantokian diziplinarik ez izatea.

12. Enpresak emandako mugikorra edo pertsona-bilagailua ez hartzea guardia lokalizatuetan bidezko arrazoirik gabe.

13. Teleasistentzia zerbitzuko erabiltzaile batek arreta behar duen egoeretan, haren etxera ez joatea edo berandu joatea, bidezko arrazoirik gabe.

14. Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan ezarrita dauden arau eta neurriak ez betetzea edo baztertzea, ez betetzearen ondorioz osasunarentzat eta osotasun fisikoarentzat arriskuak sor badaitezke.

15. Lanean agintekeriaz jokatzea.

16. Beste falta astun bat egitea 180 eguneko epe batean, bestelako izaera izanda ere, zehapena jaso bada.

17. Langileen Estatutuaren 54.2 artikuluan hala tipifikatutako beste edozein jokabide.

18. Sexu jazarpena eta jazarpen morala.

19. Beste pertsona bat zerbitzuan aritzeko jartzea enpresaren baimenik gabe.

20. Zabarkeria botikak ematerakoan edo prestatzerakoan, edo egoitzako edo zerbitzuko erabiltzaileen osasunean edo osotasunean ondorioak ekartzen dituen beste edozein zabarkeria.

49. artikulua. Zehapenak.

Falten kalifikazioaren arabera enpresak ezartzen ahal dituen zehapenak hauek dira:

a) Falta arinengatik:

Idatzizko ohartarazpena eta enplegu eta soldatarik gabe uztea, 3 egunez gehienez.

b) Falta astunengatik:

Enplegu eta soldatarik gabe uztea 4 egunetik 29 egunera bitarte.

c) Falta oso astunengatik:

–Enplegu eta soldatarik gabe uztea 30 egunetik 90 egunera bitarte.

–Kaleratzea.

50. artikulua. Tramitazioa eta preskripzioa.

Zehapenak modu arrazoituan eta idatziz jakinaraziko zaizkio interesdunari, jakin ditzan eta behar diren ondorioak izan ditzaten. Langileen ordezkaritza bateratuari ere falta astun edo oso astunen ondoriozko zehapenen berri emanen zaio.

Falta arinen, astunen edo oso astunen ondoriozko zehapenak jarriz gero, ukitutako langileak eskubidea izanen du idatzizko alegazioak egiteko, 5 egun naturaleko epean.

Enpresa batzordeko kideen edo langileen delegatuen kasuan, bai kargu sindikaletan jardunean daudenak bai garantien arauzko epean daudenak, zehapenak jartzeko ezinbestekoa da kontraesanezko espedientea tramitatzea, zehapenaren astuntasuna edozein delarik ere.

Falta arinek 10 egun pasatzean preskribatuko dute; astunek 20 egun pasatzean; eta oso astunek 60 egun pasatzean, haien berri izaten den egunetik, eta, kasu guztietan, 6 hilabete pasatzean.

51. artikulua. Enpresaren arau-hausteak.

Enpresaren lan arloko arau-hausteak izanen dira lan arloko lege xedapenen, hitzarmen kolektiboaren eta gainerako arau aplikagarrien aurkako ekintzak edo ez-betetzeak. Askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak erabiltzeari trabak jarriz gero, zehapena ezarriko da. Horretaz gain, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan ezarritako arauak edo neurriak ez betetzea edo baztertzea.

Indarreko araudiari jarraikiz tramitatuko dira.

IX. KAPITULUA.–ASKOTARIKO XEDAPENAK

52. artikulua. Prestakuntza.

Prestakuntza jarduerak planifikatzen ahal ditu zuzendaritzak langileen ezagutzak eta trebetasunak hobetzeko. Prestakuntza jarduera horien %50 urteko gehieneko lanalditik edo ordaindutako lanalditik kenduko dira, eta beste %50a langilearen kontura izanen dira.

Prestakuntza atseden denboran egiten bada, emandako denboraren %50 ordainduko da, ordu arruntaren prezioan. 30 minututik gorako zatiak ordu osotzat hartuko da.

Enpresak deitzen dituen bileren kasuan (lantaldeko bilerak, langileenak, etab.), enpresak hartuko du bere gain iraupenaren %100a.

53. artikulua. Laneko arropa.

San José egoitza-etxeko zuzendaria behartuta dago gutxienez bi uniforme eta beroki bat ematera (baldin eta kanpora uniformaturik atera behar badute), bai eta behar diren oinetako eta eskularru homologatuak ere, eta, halaber, botatzeko materiala eta norbera babesteko neurri nahitaezkoak, langileak beren eginkizunetan aritzeko egokiak. Langileak behartuta daude, lanean ari diren bitartean, enpresak emandako arropa erabiltzera eta hura zaintzera.

Laneko arropa emandakoan, langileak erabilitakoak itzuli beharko ditu.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Enpresak ez du erabiliko hitzarmenean soldatei edo lan-baldintzei buruz ezarritakoa ez aplikatzeko aukera (egungo legerian aurreikusitakoa) aldez aurretik langileen ordezkariekin akordiorik lortu gabe.

URTEKO SOLDATA TAULAK (1. ERANSKINA)

2022ko SOLDATA TAULA

KATEGORIA

OINARRIZKO SOLDATA

GAUEKO LANA, ORDUKO

IGANDERAKO
PRESTASUNA
48 ORDU BAINO GUTXIAGOREKIN

JAIEGUNA

JAIEGUN BEREZIAK

ANTZINATASUNA, HIRURTEKO
BAKOITZA

PRESTASUNA

1. maila

Zuzendaritza

2.440,18 euro

80,12 euro

80,12 euro

21,68 euro

704,93 euro

2. maila

Erizaina

1.875,28 euro

80,12 euro

80,12 euro

21,68 euro

469,95 euro

2. maila

Gizarte lana, terapia okupazionala, fisioterapia, gizarte hezkuntza, psikologia

1.875,28 euro

52,24 euro

53,68 euro

21,68 euro

3. maila

Administrazioa (LHII)

1.443,59 euro

52,24 euro

53,68 euro

21,68 euro

4. maila

Gerokultorea (LHI)

1.389,76 euro

1,88 euro

24,64 euro

52,24 euro

53,68 euro

21,68 euro

4. maila

Sukaldaria

1.354,56 euro

24,64 euro

52,24 euro

53,68 euro

21,68 euro

5. maila

Zerbitzu orokorrak: garbiketa, ikuztegia, sukaldeko laguntzailea...

1.307,76 euro

1,88 euro

24,64 euro

52,24 euro

53,68 euro

21,68 euro

2023ko SOLDATA TAULA

KATEGORIA

OINARRIZKO
SOLDATA

GAUEKO LANA
ORDUKO

IGANDERAKO
PRESTASUNA
48 ORDU BAINO GUTXIAGOREKIN

JAIEGUNA

JAIEGUN BEREZIAK

ANTZINATASUNA, HIRURTEKO
BAKOITZA

PRESTASUNA

1. maila

Zuzendaritza

2.525,58 euro

82,92 euro

82,92 euro

22,44 euro

704,93 euro

2. maila

Erizaina

1.940,91 euro

82,92 euro

82,92 euro

22,44 euro

469,95 euro

2. maila

Gizarte lana, terapia okupazionala, fisioterapia, gizarte hezkuntza, psikologia

1.940,91 euro

54,07 euro

55,56 euro

22,44 euro

3. maila

Administrazioa (LHII)

1.494,11 euro

54,07 euro

55,56 euro

22,44 euro

4. maila

Gerokultorea (LHI)

1.438,40 euro

1,95 euro

25,50 euro

54,07 euro

55,56 euro

22,44 euro

4. maila

Sukaldaria

1.401,97 euro

0,00 euro

25,50 euro

54,07 euro

55,56 euro

22,44 euro

5. maila

Zerbitzu orokorrak: garbiketa, ikuztegia, sukaldeko laguntzailea...

1.353,54 euro

1,95 euro

25,50 euro

54,07 euro

55,56 euro

22,44 euro

2024ko SOLDATA TAULA

KATEGORIA

OINARRIZKO SOLDATA

GAUEKO LANA
ORDUKO

IGANDERAKO
PRESTASUNA
48 ORDU BAINO GUTXIAGOREKIN

JAIEGUNA

JAIEGUN BEREZIAK

ANTZINATASUNA, HIRURTEKO
BAKOITZA

PRESTASUNA

1. maila

Zuzendaritza

2.576,10 euro

0,00 euro

0,00 euro

84,58 euro

84,58 euro

22,89 euro

719,03 euro

2. maila

Erizaina

1.979,73 euro

0,00 euro

0,00 euro

84,58 euro

84,58 euro

22,89 euro

479,35 euro

2. maila

Gizarte lana, terapia okupazionala, fisioterapia, gizarte hezkuntza, psikologia

1.979,73 euro

0,00 euro

0,00 euro

55,15 euro

56,67 euro

22,89 euro

0,00 euro

3. maila

Administrazioa (LHII)

1.523,99 euro

0,00 euro

0,00 euro

55,15 euro

56,67 euro

22,89 euro

0,00 euro

4. maila

Gerokultorea (LHI)

1.467,17 euro

1,98 euro

26,01 euro

55,15 euro

56,67 euro

22,89 euro

0,00 euro

4. maila

Sukaldaria

1.430,01 euro

0,00 euro

26,01 euro

55,15 euro

56,67 euro

22,89 euro

0,00 euro

5. maila

Zerbitzu orokorrak: garbiketa, ikuztegia, sukaldeko laguntzailea...

1.380,61 euro

1,98 euro

26,01 euro

55,15 euro

56,67 euro

22,89 euro

0,00 euro

* 2024, 2025 eta 2026ko ekitaldietan aplikatu beharreko soldata taulak Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetarako soldata arloan ezartzen dituen aldaketekin eguneratuko dira.

** 2024ko soldata taulak, hitzarmen honetan erregistratutako igoera aplikatu gabe (2021eko soldata taulen gainean), 2021eko soldata taulen gainean aplikatutako hitzarmenaren konturako igoera kenduta.

*** Hitzarmenak atzeraeragina izanen du oinarrizko soldataren kontzeptuan eta plus aldakorretan: gaueko lana, igandeak, jaiegunak eta jaiegun bereziak.

*** 2025erako plus aldakorrak (Nafarroako Gobernuko administrazio publikoko igoera sartuta eta hitzarmena sinatzen denetik indarrean jarrita).

ANTZINATASUNA

IGANDEA

JAIEGUNA

JAIEGUNA ERIZ/ZUZ

GAUEKO LANA

JAIEGUN BEREZIA

2025

26,03

26,66

56,53

86,70

2,69

75

Iragarkiaren kodea: F2512718