227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Autoenplegua sustatzeko 2025eko laguntzen oinarri arautzaileak aldatzea

DDBN (Identif.): 812124.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/812124.

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 27an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, autoenplegua sustatzeko laguntza ekonomikoak emateko 2025ean.

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urriaren 13an hartutako erabaki baten bidez, aldatu egin ditu autoenplegua sustatzeko 2025eko laguntzen oinarri arautzaileak. Laguntza horien xedea da laguntza eta babesa ematea autoenpleguari, horretarako baliatuz diruz lagundutako zenbait jarduera-ildo.

Oinarri arautzaileak eta eskabide-ereduak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan bai Udalaren web orrian: www.barañain.eus.

Barañainen, 2025eko urriaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2513954