227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Lakidain-2 bizitegi-sektoreko plan partziala. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2025eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakidain-2 bizitegi-sektoreko plan partziala, Arangurengo Udalak berak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2514111