227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Araizko UE-AZ 1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, udalbatzaren 2025eko urriaren 27ko akordioaren bidez, behin betiko onartu da Patricia de la Riva Juezek eta Juan Artola Goicoecheak aurkeztutako UE-AZ1 exekuzio-unitatea birzatitzeko proiektua, oinarrituta Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan eta horrekin bat datozen xedapenetan.

Guztiek horren berri izan dezaten ematen da argitara hori, eta jakinarazten da administrazio-bidea amaitzen duen akordio honen aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkeztu ahal izango dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, nahi izanez gero, egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, akordio hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, nahi izanez gero, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, akordio hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau jakinarazten denetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Araitzen, 2025eko urriaren 28an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2513980