2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Araizko UE-AZ 1 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Araizko Alkatetzaren 44/2025 Ebazpenaren bidez, Patricia de la Riva Juezek eta Juan Artola Goicoecheak UE-AZ 1 exekuzio unitatean sustatu duten urbanizazio proiektua onetsi zen hasiera batez.
Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira, eta espedientea udal idazkaritzako bulegoetan egongo da ikusgai, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 11:30era.
Araitzen, 2025eko irailaren 17an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2513947