227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

UE 4A unitatea ("Carbonilla") birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko urriaren 22an egin bilkuran, erabaki du behin betiko onestea Altsasuko UE 4A unitatea ("Carbonilla") birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua, unitate horretako Birpartzelazio Batzordeak sustatua.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 152. eta 153,2. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Altsasun, 2025eko urriaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2513965