2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
25/1461 gora jotzeko errekurtsoa, instalazioetako garbitzaileen bederatzi plaza betetzeko deialdiaren deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka
M.ª Isabel Baztán Apesteguíak 25/1461 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Atarrabiako Udalaren Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 1ean hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zuen 2025eko maiatzaren 26an jarritako gora jotzeko errekurtsoa instalazioetako garbitzaileen bederatzi plaza betetzeko deialdiaren deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka.
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Atarrabian, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2514152