227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELORTZIBAR

Akats zuzenketa, 2025. urterako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 9ko 2025-0879 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2025eko lan publikoaren eskaintza; hori dena, jarraikiz bitarteko kontratazio administratiborako ezarritako epeei, zeinak ezarri baitziren abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak) eta maiatzaren 7ko 1/2025 Foru Lege Dekretuan (haren bidez onetsi ziren langileen arloko aparteko eta premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko Nafarroako administrazio publikoetan), eta kontuan hartuz Noain Elortzibarko Udalaren 2025erako plantilla organikoko plaza hutsak.

Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n.

Eskainitako plaza batean transkripzio akats bat dagoela antzeman denez, zuzendu egiten da.

1.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, atxikirik dagoena Idazkaritza, Zerbitzu Orokor, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuen Alorrari. 2.15 zenbakia du plantilla organikoan. D maila, mailako osagarria %15, lanpostuko osagarria %14,99, arrisku bereziko osagarria %5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025ean.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Noainen, 2025eko urriaren 28an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2514058