227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

460E/2025 EBAZPENA, urriaren 20koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, baimendutako kreditua handitzen duena laguntza hauetarako: "Merkataritzako ferietan parte hartzeko laguntzak, nekazaritzako elikagaiekin, baita arrantzako eta akuikulturako sektorean ere, "de minimis" araubidearen babesean". 2025eko deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 838026.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 250E/2025 Ebazpenaren bidez laguntza hauen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren: "Merkataritzako ferietan parte hartzeko laguntzak, nekazaritzako elikagaiekin, baita arrantzako eta akuikulturako sektorean ere, "de minimis" araubidearen babesean. 2025eko deialdia". Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 838026.

Laguntza lerro hau jasota dago egun indarrean dagoen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirulaguntzen 2024-2026 aldirako Plan Estrategikoan, 145. lerroan. Plan hori Nafarroako Gobernuak onetsi zuen 2024ko apirilaren 19an hartutako erabaki baten bidez.

Ebazpen honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen menpean daude. Araubide hori ezarri zen Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoan (2023ko L 2831 EBAO, abenduaren 15ekoa).

Kontuan hartuta ebazpen honi Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaiola.

Merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzen 2025eko deialdira aurkeztutako eskaera guztiei erantzun ahal izateko aurreikusi diren gastuak handiagoak dira hasiera batean 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honetan baimendu zen kreditua baino: 720003-72200-4701-413104 "Laguntzak, kalitatezko ekoizpenek lehiaketetan eta ferietan parte hartu dezaten".

Hori dela-eta, bidezkoa da merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzen 2025eko deialdirako zenbatekoa handitzea, ekainaren 5eko 250E/2025 Ebazpenaren 3. puntuan aurreikusitakoarekin bat, 2025eko ekitaldiari dagozkion 200.000,00 euro gehituta osotara.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ekainaren 5eko 250E/2025 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baimendutako kreditua 200.000,00 euro handitzea, osotara, 2025eko deialdi honetan: "Merkataritzako ferietan parte hartzeko laguntzak, nekazaritzako elikagaiekin, baita arrantzako eta akuikulturako sektorean ere, ‘de minimis’ araubidearen babesean".

Hori guztia eginen da bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin eta 2025eko gastuen aurrekontuan dagoen diru-kopuru baten kargura, zehazki, 2023ko laguntza deialdi honetan erabili ez zen zenbatekoaren kargura: Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan ureztapenerako ez diren inbertsioak" egiteko laguntzak (‘720004-72200-7700-412102 PDR FEADER 14-20. Inbertsioak nekazaritza azpiegituretan’ izeneko partida).

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena.

Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2513804