2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorreko mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu osagarriduna, C mailakoa. Deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2025eko urriaren 23an:
2025eko maiatzaren 28an, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak deialdi bat onetsi zuen kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu osagarriduna, C mailakoa, Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorrean, eta Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko. Deialdi hori 2025ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19koan, eman zen argitara.
Behin hautapen-prozesua amaituta, izangai batek ere ez du gainditu, eta, beraz, ebatzi dut:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko urriaren 23an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2513923