1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
NAFARROAKO PARLAMENTUA. Diziplinazko prozeduraren ebazpena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko azaroaren 3an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
2025eko irailaren 22an, Parlamentuko Mahaiak 11-25/DPA-00002 diziplinazko espedientea ebaztea erabaki zuen, Emilio Jiménez Román foru parlamentariak 2025eko martxoaren 5eko Kultura, Kirol eta Turismo Batzordean izandako gertakariengatik izan zezakeen erantzukizuna argitzeko.
Eledunen Batzarraren azaroaren 3ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen ezarritako zehapenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa.
Erregelamenduaren 133.2 artikuluarekin bat, honako hau erabakitzen da:
1. Zehapen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea:
"Emilio Jiménez Román foru parlamentariari idatzizko ohartarazpen-zehapena ezartzea, Parlamentuko jardunean ez dezan berriz ere arau-hauste hau egin: Parlamentuari edo haren kideei, erakundeei edo beste edozein pertsona edo entitateri zor zaien duintasunerako iraingarriak diren hitzak edota kontzeptuak esatea".
2. Zehapena Nafarroako Gobernuari igortzea, Erregelamenduaren 133.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2514525