227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2413/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 4an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ETA ZUZENTZEN BAITIRA PLANTILLA ORGANIKO HORI ALDATZEKO AURREKO BI ERABAKITAN HAUTEMANDAKO AKATSAK

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen azkenekoa, 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2025eko ekainaren 9an emandako 1131/2025 Ebazpenaren bidez.

Liburutegi Zerbitzuak hari atxikitako lanpostuetako baten atxikipena aldatzeko eskatu du, eta, horretarako, plantilla organikoa aldatu behar da.

Bestalde, teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu zuen 2025eko martxoaren 25eko erabakian akats bat hauteman da. Erabaki horretan, zehazki, lanpostuen izenak ezarri ziren, eta akats bat dago lanpostu baten izenari dagokionez.

Era berean, teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu zuen 2025eko irailaren 23ko erabakian beste akats bat hauteman da. Erabaki horretan, zehazki, Liburutegiko teknikari laguntzaile lanpostu bat sortu zen, eta hari esleitutako lanaldiari buruzkoa da akatsa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei aditzera eman eta gero, hau da kudeatzaileak, 2025eko azaroaren 4an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duen 2025eko martxoaren 25eko erabakian zuzenketa bat egitea, eta erabaki horretan sartutako lanpostuen izendapenean honako hau ezartzea:

Honela dioen tokian:

356

199

Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala

60102

Laborategiko ofiziala (elektromekanika)

Honako hau esan behar du:

356

199

Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala

60101

Laborategiko ofiziala (kimika)

Hirugarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duen 2025eko irailaren 23ko erabakian zuzenketa bat egitea.

Zehazki, A.2 apartatuan, lanpostuak sortzeari buruzkoan.

Honela dioen tokian:

"Honako lanpostu hau sortu da:

Kudeatzailetza / Liburutegi Zerbitzua /.

Liburutegietako teknikari laguntzailea:

–Lanpostuaren zk.: 917.

–Maila: C.

–Mailaren osagarria: %12.

–Lanpostuaren osagarria: %14,20.

–Lanaldia: goizez.

–Herria edo hiria: Iruñea."

Honela esan behar du:

"Honako lanpostu hau sortu da:

Kudeatzailetza / Liburutegi Zerbitzua /.

Liburutegietako teknikari laguntzailea:

–Lanpostuaren zk.: 917.

–Maila: C.

–Mailaren osagarria: %12.

–Lanpostuaren osagarria: %14,20.

–Lanaldia: Arratsaldez.

–Herria edo hiria: Iruñea".

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Iruñean, 2025eko azaroaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

2025. URTEKO EKITALDIA

A.–LANPOSTUEN ALDAKETA.

A.1.–ATXIKIPENAREN ALDAKETA.

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

LANPOSTU
ZK.

IZENA

LEHENAGOKO KOKALEKUA

ORAINGO KOKALEKUA

207

LIBURUTEGIKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / KONTROL BIBLIOGRAFIKORAKO ATALA /

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA /

Justifikazioa:

Zerbitzuen Atalaren mendeko Osasun Zientzien liburutegia langilez hornitzeko beharra, eraikin horretan emandako prestakuntza-eskaintza handitu egin delako eta, ondorioz, laguntza behar delako, datorren ikasturtetik aurrera Psikologiako Gradua lekuz aldatuko baita.

Iragarkiaren kodea: F2514615