227. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2398/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Berekien Arauak aldatzen dituena".

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 4an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Berekien Arauak aldatzen dituena.

"ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKASKETA BEREKIEN ARAUAK ALDATZEN DITUENA

Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartu zuen erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Berekien Arauak onetsi zen. Erabaki hori 2023ko 99 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak eta ikasketa-planak ezartzeko eta iraungitzeko prozeduren arauen 5. kapituluan ezartzen denez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko, graduondoko eta ikasketa berekietako ikasketa ofizialei eragiten dieten kontuen organo aholku-emailea da Ikasketa Batzordea. Horrenbestez, haren txostenak hertsiki informatiboak dira, eta ez dute erabakimenik Unibertsitateko gobernantza-ereduaren barrenean. Ikasketa Batzordearen funtzioa da analisi eta datuak ematea Gobernu Kontseiluari erabakiak hartzen laguntzeko orientabide gisa, baina ez du ordezkatzen Gobernu Kontseiluak ebazpenak emateko duen eskumena. Baliteke Ikasketa Berekien Arauen oraingo erredakzioak eragina izatea batzorde horren izaera hertsiki teknikoan, eta Gobernu Kontseiluak haren eskumenak behar bezala bete ditzan eragoztea.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, Irakaskuntzako errektoreordeak proposaturik, bere kideek aldez aurretik eztabaida eginda, 2025eko azaroaren 4an egindako bileran, hartu duen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasketa Berekien Arauen 15.2 artikulua aldatzea.

Honela dioen tokian: Gobernu Kontseiluari dagokio titulu berekiak ezar daitezela onestea, gai horretan eskumena duen errektoreordetzak proposatuta, Ikasketa Batzordeak eta, hala badagokio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Berekien Kalitatea Bermatzeko Batzordeak aldeko txostena eman ondoren.

Honela esan behar du: "Gobernu Kontseiluari dagokio titulu berekiak ezar daitezela onestea, gai horretan eskumena duen errektoreordetzak proposatuta, Ikasketa Batzordeak eta, hala badagokio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Berekien Kalitatea Bermatzeko Batzordeak txostena eman ondoren".

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat".

Iruñean, 2025eko azaroaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2514614